Gerraren eta berdintasun ezaren aurrean demokrazia defendatzeko deia egin du Sanchezek
Demokrazia defendatzeko Bartzelonan egin duten IV. bileraren hasieran egin ditu adierazpenok espainiar presidenteak. Horren hitzetan, bertan bildutako guztiek "kezkak" eta "erantzukizunak" partekatzen dituzte, horregatik, erabakiak hartzera bultzatu ditu gonbidatu guztiak.