Xabier Iraolak "euskal estatuaren oinarriak eraikitzea" jarri du erronkatzat
Sorturen koordinatzaile orokor berriak azpimarratu duenez, Euskal Herriak "estatu propioa behar eta nahi du, nazio bat delako eta aske izateko eskubidea duelako". Horren harian esan du Sorturen erronken artean "Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala lortzea" eta "euskal estatuaren oinarriak eraikitzea" daudela.