Elurra 500 metrora eta neguko tenperatura asteartetik aurrera
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean eguraldia aldatzen hasiko da. Dena den, egunaren lehenengo partean eguraldiak asteburuko ildo beretik jarraituko du: zeruan hodeiak eta ostarteak, ateri eta giro epela. Arratsaldetik aurrera haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta eguraldiak goibeltzera egingo du; egunaren bigarren partean zaparradak botako ditu, noizbehinka ekaitzarekin batera. Tenperaturak ere behera egingo du arratsalde-gau partean.
Asteartean negu giroa bueltatuko da gurera. Tenperatura asko jaitsiko da , eta beroenak, kostaldean baino ez dira 5 ºC-tik pasatuko. Barnealdean izotza botako du ia denean, bereziki mendi inguruetan.
Elurra egunaren hasieran 1000 m-tik gora ikusiko dugu, baina egunak aurrea joan ahala gero eta beherago zurituko du eta arratsaldean 400-500 m inguruan kokatuko da elur-kota. Zaparradak sarri botako ditu eta noizbehinka mardulak eta trumoi-ekaitzarekin etorriko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Igandean abisu horia egongo da elurragatik Euskadin eta Nafarroako Pirinioetan, 700-1.000 metrotik gora zuritu baitezake
Abisua eguerditik gauerdira arte egongo da indarrean, eta aurreikusitako elur-lodiera 0 eta 5 zentimetro artekoa izango da, 1.000 metrora.
Fronte hotz batek hodeiak eta euria ekarriko ditu
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du ostiralean eta larunbatean 3,5 metroko olatuak espero direla eta.
Abisu horiak haizeagatik eta olatu handiengatik Hego Euskal Herrian, ostegunetik aurrera
3,5 metrorainoko olatuak eta 100 km/h-ko haize-boladak espero dira haizeguneetan.
Hodeiak eta euri arriskua barnealdean, eta ostarte zabalak kostaldean, aste hasieran
Haizeak hegoaldetik joko du, eta zakar ibiliko da egunaren lehen partean. Tenperaturari dagokionez, maximoek ez dute ia aldaketarik izango, baina minimoak zertxobait igoko dira.
Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarriko dute larunbatean, 3,5 metroko olatuak espero dira eta
Abisua gauerditik larunbat eguerdira arte egongo da indarrean.
126 km/h-ko haize-boladak neurtu dira goizaldean Matxitxakon
Haizeagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian. Haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladak izango dira, bereziki mendebaldean, eta haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h ingurukoak ere izan daitezke.
Giro epel eta argiarekin jarraituko dugu astearen hasieran
Asteazkenean termometroak nabarmen egingo du behera, eta euria ere botako du han eta hemen.
Giro epela eta argia astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Tenperaturak 20 ºC-raino iritsiko dira isurialde atlantikoan, eta ildo beretik hasiko da astea.
Eguraldi egonkorra eta tenperaturen igoera abenduko zubirako
Euskalmeten arabera, atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.
Euriak gogor joko du Euskadi gaur ere, eta itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri dute
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiralera arte, olatuen inpaktuagatik, kostaldean, eta nabigaziorako arriskuagatik, lehen bi milietan. Egun oso euritsua izango da, eta prezipitazio mardulenak ipar partean egingo ditu.