Ingrid ekaitza: arreta elurragatik, haizeagatik eta olatuengatik asteburu honetan Euskal Herrian
Agintariek hainbat abisu iragarri dituzte egunotarako; nabigazio arriskua, kostaldeko inpaktua, elurteak eta haize-bolada indartsuak direla eta. Ildo horretatik, arreta handiz ibiltzeko eskatu diete herritarrei, batez ere joan-etorrietan.
Euria, elurra, hotza, haize-bolada indartsuak eta olatu handiak ekarriko ditu Ingrid ekaitzak asteburu honetan Euskal Herriko hainbat tokitara. Hori dela eta, agintariek joan-etorrietan arreta handiz ibiltzeko eta beharrezko prebentzio neurriak hartzeko eskatu diete herritarrei.
Hala, ostiral honetarako bi abisu hori ezarri dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE); alde batetik, nabigazioan, hiru metro eta erditik gorako olatuak izan daitezkeelako, eta, bestetik, kostaldean inpaktuagatik, lau metroko olatuak izan daitezkeelako.
Larunbatean, abisu horia ezarriko dute nabigazioan, hiru metro eta erdira irits daitezkeen olatuengatik, baita kostaldeko inpaktuagatik ere, lau metrorainoko olatuak egon daitezke eta, bereziki 07:00etatik 09:00etara eta 20:00etatik 21:00etara.
Gainera, elur-arriskuagatik beste abisu hori bat ezarriko dute larunbatean, 15:00etan; izan ere, elur-kota 600 eta 800 metro artean egon daiteke, eta 1.000 metrora igoko da gauean.
Arratsaldean, gainera, euria espero da, zenbait tokitan zaparrada trumoitsuekin batera, eta txingorra kantauri isurialdean.
Igandean elurrari dagokion abisua 15:00ak arte egongo da indarrean EAEn, baina elur-kota 900 edo 1.000 metro inguruan kokatuko da.
Gainera, itsasgoran, 08:00etatik 10:00etara eta 20:00etatik 22:00etara, beste abisu bat ezarriko dute, goizean lau metrorainoko olatuak izan daitezkeelako, eta arratsalde-gauean bost metrotik gorakoak.
Gainera, eguerditik aurrera haize-bolada bortitzak izateko arriskua egongo da: mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta baliteke kostaldean 120 km/h-ko abiadura gainditzea.
Nafarroan, elurra kentzeko 48 makina prest dituzte jada, elur-kota jaitsi egingo baita, eta ostiral goizaldetik aurrera 600 eta 700 metro artean kokatuko da elur-kota.
Zehazki, 14 makina prestatu dituzte Agoizko barrutian, Irurtzunen 10 eta Lizarran 4.
Iruñerako 3 makina ere prestatu dituzte, 2 Tafallan, 5 Mugairin, 6 Pirinioetako Autobidean (A-21) eta beste 4 Bideko Autobian (A-12).
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.