Albiste izango dira: Ingrid ekaitzak baretzera egin du, Sanchez eta Pradalesen arteko biharko bilera eta tentsioa gora, Minneapolisen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Ingrid ekaitzak indarra galdu du: Ingrid borraskak indarra galdu du 5,7 metrorainoko olatuak eta 146 km/h-ko haize boladak utzi ondoren. 06:00etan bertan behera gelditu dira alerta eta abisu guztiak, gauean haizeak gogor jo ostean.
- Sanchezen eta Pradalesen biharko bilera Moncloan: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria bihar bilduko dira Moncloan. Lehendakariak Gernikako Estatututik bete gabe dauden 15 eskumenen eta urratutako epeen inguruko txostena eramango du Madrilera.
- Tentsioa gora, Minneapolisen: ICE Immigrazio Poliziak Minneapolisen Alex Pretti tiroz hil ostean, herritarren haserreak gora egin du Ameriketako Estatu Batuetan. ICE Poliziak hiru astetan tiroz hil duen bigarren pertsona da, Renee Good emakumearen ondotik.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere