Ingrid ekaitzak euria, elurra eta haize-bolada indartsuak utzi ditu Estatuan
Lanzaroten, larrialdi zerbitzuek hiru gazte estatubatuar erreskatatu dituzte, eta laugarren baten bila ari dira uretan, itsasora erori ostean.
Elurra, Ingrid ekaitzaren ondorioz. Argazkia: Europa Press
Ingrid ekaitzak euria, elurra eta haize-ufada indartsuak utzi du gaur, urtarrilak 25, Espainiako Estatuan.
Astelehenean, oso egun euritsua espero da Pontevedran, eta, ondorioz, alarma gorria ezarri dute han, prezipitazio handiak espero baitira. Hori dela eta, eskolak eta ikastetxe guztiak itxita egongo dira, badaezpada ere.
Elurrak leku askotan zaildu du eguna, batez ere mendateetan, Navacerrada, Bonaigua eta Sierra Nevada mendateetan, besteak beste.
Errepideen egoera ikusita, M-601 errepidea itxi dute La Fonda Real eta Navacerrada artean pilatutako elurraren ondorioz.
Bestalde, haize-bolada bortitzak direla eta, parkeak ere itxi dituzte zenbait tokitan, eta itsas pasealekuetan ere antzeko neurriak hartu dituzte, olatu handiak izaten ari direlako.
Lanzaroten, larrialdi-zerbitzuek hiru gazte estatubatuar erreskatatu dituzte, eta laugarren baten bila ari dira uretan, itsasora erori ostean.
Ingrid ekaitzak itsasoa astindu du, batez ere Kantabrian, Asturiasen eta Galizian. Euria egin du, eta astelehenean prezipitazioak ugaritzea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere