Denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suteak izan dira tximisten ondorioz Karrantzan eta Sopelan

Suhiltzaileek hutsik zegoen baserri bateko sua itzali behar izan dute Karrantzan. Bestalde, tximista batek Larrabasterrako metro-geltokia jo eta sutea eragin du.
Goizaldean izan diren tximisten mapa.
Goizaldean izan diren tximisten mapa. Argazkia: Euskalmet

Euri, haize eta ekaitz denboraleak arazoak eragin ditu Euskal Herriko hainbat tokitan. Gertakari larrienak Bizkaian gertatu dira, bi sute izan baitira.

Karrantzan, ustez tximista batek eragindako suteak Las Barcenas auzoko baserri bat erre du, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute. Ez da inor zauritu, eraikina hutsik baitzegoen.

Bestalde, tximista batek Larrabasterrako metro-geltokia jo du, Sopelan. Tximistak sute txiki bat eragin du trenak gordetzeko eremuan, eta langileek eurek itzali dute. Hor ere, ez da inor zauritu, baina atzerapenak izan dira metroaren zerbitzuan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X