Goizuetako Eskas estazioan 51,3 litro bota ditu 24 ordutan, 14,4 litro ordubetean
Amaitu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizetik 15:00ak arte prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia. Denean bota badu ere, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko inguruak izan dira euritsuenak. Zaparrada handiak izan dira eta ekaitza ere lehertu da toki askotan.
Euskalmetek jakitera eman duenez, Eskas estazioan (Goizueta, Nafarroa) pilatu da euri gehien azken 24 ordutan, 51,3 litro, zehazki. Araxes estazioan (Lizartza, Gipuzkoa) 40,1 litro pilatu dira 24 ordutan, 39,3 litro Berastegin eta 35,4 Belauntzan.
Ordubetean pilatu den prezipitazio maximoa Eskasen erregistratu da, ordubetean 14,4 litro bota baititu. Behobiako estazioan ordubetean 13,5 litro pilatu dira, 12,1 litro Alegian eta 10,4 Otxandion.
Bestalde, Euskalmetek ere Twitter bidez zabaldu duenez, Ameraungo (Oriako arroa), Matxinbentako (Urolako arroa) eta Añarbeko (Urumeako arroa) estazioak maila horira iritsi dira igande honetan, azken orduetan botatako zaparradengatik, nahiz eta ari diren bere onera bueltatzen.
Bestalde, Leitzako Udalak Twitter bidez adierazi duenez, udalerriko polikiroldegia itxi behar izan dute, uholdeen ondorioz.
Arratsaldean ostarte batzuk irekiko dira, batez ere hegoaldean, eta iparraldean zaparradak bakanagoak izango dira eta txikiagoak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura apur igoko da, baina hala ere giro freskoarekin jarraituko dugu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horiak haizeagatik eta olatu handiengatik Hego Euskal Herrian, ostegunetik aurrera
3,5 metrorainoko olatuak eta 100 km/h-ko haize-boladak espero dira haizeguneetan.
Hodeiak eta euri arriskua barnealdean, eta ostarte zabalak kostaldean, aste hasieran
Haizeak hegoaldetik joko du, eta zakar ibiliko da egunaren lehen partean. Tenperaturari dagokionez, maximoek ez dute ia aldaketarik izango, baina minimoak zertxobait igoko dira.
Itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarriko dute larunbatean, 3,5 metroko olatuak espero dira eta
Abisua gauerditik larunbat eguerdira arte egongo da indarrean.
126 km/h-ko haize-boladak neurtu dira goizaldean Matxitxakon
Haizeagatiko abisu horia eguerdira arte egongo da indarrean Bizkaian. Haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladak izango dira, bereziki mendebaldean, eta haizeguneak ez diren tokietan, berriz, 80 km/h ingurukoak ere izan daitezke.
Giro epel eta argiarekin jarraituko dugu astearen hasieran
Asteazkenean termometroak nabarmen egingo du behera, eta euria ere botako du han eta hemen.
Giro epela eta argia astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Tenperaturak 20 ºC-raino iritsiko dira isurialde atlantikoan, eta ildo beretik hasiko da astea.
Eguraldi egonkorra eta tenperaturen igoera abenduko zubirako
Euskalmeten arabera, atertzera egingo du eta ostarteak zabalduko dira.
Euriak gogor joko du Euskadi gaur ere, eta itsasaldeko arriskuagatik abisu horia ezarri dute
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostiralera arte, olatuen inpaktuagatik, kostaldean, eta nabigaziorako arriskuagatik, lehen bi milietan. Egun oso euritsua izango da, eta prezipitazio mardulenak ipar partean egingo ditu.
Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik, ostiralera arte, Euskadin
Euskalmetek abisu horia ezarri du asteazken eta ostegunerako itsasaldeko arriskuagatik, batez ere lehenengo bi milietako nabigazioan eta olatuek kostaldean duten inpaktuagatik.
Euria eta tenperatura baxuak izango dira nagusi abenduko lehen astean Euskal Herrian
Astelehenetik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da. Hala ere, asteartean euria eta zeru estaliak ekarriko ditu korronte hotz berri batek, eta tenperaturak behera egingo du, baita izotza ekarri ere punturik altuenetan.