Abisu laranja Nafarroako Erriberan eta horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Igande osoan egongo dira indarrean: Nafarroako Erriberan, 12:00etatik 24:00etara, eta Araban, 18:00etatik 22:00etara.
Ekaitzak eta euria izango dira, berriro ere, protagonista igande honetan; izan ere, Nafarroako Erriberan abisu laranja izango dugu, eta Araban, horia, ekaitzek ordubetean metro koadroko 15 litro utz dezaketelako.
Nafarroako Erribera alerta laranjan egongo da igande honetan, 12:00etatik 24:00etara, ekaitzak eta txingorra izateko arriskua dela eta. Espainiako Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) jakinarazi duenez, ekaitzek ordubetean metro koadroko 15 litro utz dezakete, eta 2 zentimetrotik gorako txingor aleak botatzeko arriskua ere badago.
Bien bitartean, Nafarroako erdialdea eta Pirinioak abisu horian daude, euriagatik. Era berean, ordubetean metro koadroko 15 litro ere pila daitezke.
Euria egin arren, bero handia egiten jarraituko du Nafarroan. Abisu horia izango da indarrean hiru zonaldeetan, 36 gradurainoko tenperaturak espero baitira.
Hori dela eta, baso-suteak izateko arriskua "handia" edo "oso handia" izango da igandean ere ia Nafarroa osoan, larunbatean bezala.
Bestalde, Arabak ere euria izango du protagonista. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du. 18:00etatik 22:00etara.
Zaparrada ertainak eta trumoitsuak espero dira egunean zehar, eta baliteke zenbait lekutan gogorrak izatea. Gainera, baliteke txingorrarekin batera haize-bolada gogorrak ere izatea, orduko 60-100 kilometrorainokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.