Abisu horia Araban eta Nafarroan, euriagatik, txingorragatik eta haize-boladengatik
Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, eta metro koadroko 15 litro ur pila litezke ordubetean.
Zaparradekin batera, 60-80 km/h-ko haize-boladak izan litezke. Artxiboko irudia.
Euskalmetek abisu horia aktibatu du Araban prezipitazio handiak izango baitira 15:00ak eta 21:00ak bitartean, eta Aemetek abisu horia ezarri du Nafarroan arrazoi beragatik.
Ekaitzekin batera, 2 zentimetrorainoko kazkabarra izan liteke eta metro koadroko 15 litro ur pila litezke ordubetean.
Gainera, haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan litezke, orduko 60-80 kilometrorainokoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguraldi euritsu eta freskoa astea amaitzeko eta datorrena hasteko
Elur-kota 1.000 metro inguruan kokatuko da, eta zaparradak botako ditu, goizean eta iluntzean bereziki. Astearterako espero da aldaketa.
Abisu horia Bizkaian, 100 km/h-tik gorako haize boladengatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 15:00ak arte. Araban eta Gipuzkoan, berriz, 80-100 km/h arteko haize-ufadak daude.
Hego-haizea eta giro argia, astea abiatzeko
Hego-haizea izango da protagonista asteartera arte, eta horrek atzean utziko du azken egunetako giro hotza eta bustia.
Euskal Herria 'Goretti' depresioaren azken astinduak jasotzen ari da
Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldea abisupean egongo dira 18:00ak arte, itsasaldeko arriskuagatik. Nafarroako Pirinioetan abisu horia egongo da egun osoan elur-jausiak gerta daitezkeelako. Dena dela, iragarpenaren arabera, aroak hobera egingo du.
Itsaso zakarra, haize bortitza eta elur gehiago dakartza gainean dugun ‘Goretti’ borraskak
Ostiral eta larunbat honetan neguko giro zakarra izango dugu Euskal Herrian, denboralearen ondorioz. Meteorologia agentziek abisu eta alertak ezarri dituzte olatu handiak, haizea, euria eta elurra direla eta.
Donostiako itsasaldeko pasealekuak itxi dituzte, olatuengatik ezarritako alerta laranja dela eta
Larunbateko 09:00ak arte itxi dituzte, eta Santa Klara uharterako garraio zerbitzua ere bertan behera geratu da.
Zer da ziklogenesi leherkorra?
Goretti depresioa etorri da, eta berriro ere dugu fenomeno meteorologikoa mintzagai. Jarraian azalduko dugu zertan datzan.
Elurpean esnatu da Euskal Herriko barnealdea
Elurra egin du gauean Euskal Herri osoan, kostaldetik gertu ere malutak botatzeraino. Hori dela eta, errepideren bat itxita dago Nafarroan, kateak behar dira hainbat mendatetan eta arratsaldera arte abisu horia indarrean dago elurragatik eta izotzagatik.
Fronte hotz batek elurte handiak utzi ditu Europa erdialdean
Artikotik iritsi den fronte hotz batek alerta egoeran jarri du Europako zati handi bat. Arazoak izan dira Eskoziako, Herbehereetako, Frantziako eta Italiako aireportu eta garraio publikoan. Ikastetxeak ere itxi behar izan dituzte hainbat eskudaldetan eta uholdeak ere izan dira.
Hotza eta 200–400 metrotik gorako elurra espero dira Errege Egunerako Hego Euskal Herrian
EAE eta Nafarroa abisu horipean egongo dira hurrengo orduetan izozteengatik eta elurragatik. Iragarpenaren arabera elurra 200 eta 400 metro artean egingo du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatu dituzte.