Abisu horia tenperatura altuengatik Euskadi osoan, kostaldean izan ezik, eta Nafarroako hainbat zonaldetan
Abisuak Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako barnealdeari eragingo dio, baita erdialdeari, Pirinioei eta Nafarroako Ebroko Erriberari ere, eta maximoak 36 gradu artekoak izango dira Ebroren ardatzean. Ostiralean, bero gehiago espero da, eta 41 gradu artekoak izango dira Iruñean eta 40ra artekoak Bilbon.
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako barnealdean tenperatura oso altuak espero direlako. Nafarroan, Estatuko Meteorologia Agentziak abisu horia mantenduko du erdialdean, Pirinioetan eta Ebroko Erriberan, muturreko tenperaturak espero baitira bertan.
Abisua indarrean egongo da egun osoan, tenperatura altu iraunkorrengatik: 32 graduraino Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean, 35 graduraino Araban eta 36 graduraino Ebroren ardatzean. Gainera, ordu bata eta zazpiak bitartean, Araba abisupean egongo da tenperatura oso altuengatik.
Ostegun honetan, giro eguzkitsuagoa izango dugu: behe-hodeiak eta behe-lainoa izango dira kantauri isurialdean, eta eguerdi aldera desegingo dira. Hegoaldean, eguzkia protagonista izango da lehen ordutik, eta maximoak 35-36ra irits daitezke.
Euskalmeten aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 31 gradukoak izango dira gaur Bilbon, 39koak Iruñean, 27 Donostian eta 35 Gasteizen.
Ostiralean beroak gora egingo du, eta bero itogarria izango dugu. Hego-ekialdeko haizeen ondorioz, barnealdeko leku askotan termometroak 37-40 gradu ingurukoak izango dira, eta kostaldean, berriz, 35 ingurukoak. Bilbon 40 artekoak izango dira, Iruñean 41 gradukoak, Donostian 37 gradukoak eta Gasteizen 39 gradukoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hodei gutxi eta tenperaturak goranzko bidean asteburuan Euskal Herrian
Goizeko lehen orduetan, behe-hodeiak eta behe-lainoa agertuko dira ohiko lekuetan. Orduak igaro ahala, ordea, desagertu egingo dira, eta eguraldi atsegina izango dugu orokorrean. Tenperatura maximoak igotzen joango dira egunez egun: igandean eta astelehenean, 25 ºC ingurura iritsiko dira kostaldean eta 30 ºC-tik gora ibiliko dira barnealdean.
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Aste beroa eta eguzkitsua izango ez bada ere, oraindik mahuka hutsean ibiltzeko aukera izango dugu datozen egunetan; asteazkenean salbu. Euria nonahi eta tenperatura freskoak izango ditugu orduan Euskal Herri osoan.
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.