Beroak erasandako 26 pertsona artatu ditu ostiralean Osakidetzak
Sintomarik nabarmenenak zorabioak, konorte galerak eta nekea izan dira.
Termometro batek 39 ºC markatu ditu ostiral honetan Bilboko erdigunean. Argazkia: Europa Press
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek 26 pertsona artatu dituzte ostiral honetan, 19:00ak arte, tenperatura altuak direla eta. Gaur, berriz ere, 40 ºC-tik gorako tenperaturak izan dira Euskal Herriko hainbat tokitan.
Artatu dituztenetako 15 anbulantziaz eraman dituzte ospitale edo osasun zentroren batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez. Sintoma nabarmenenak zorabioak, konorte galerak eta nekea izan dira.
Gipuzkoan erregistratu dira kasu gehien, 14 pertsonari eragin baitie beroak bertan. 11 pertsona artatu dituzte Bizkaian, eta Araban, berriz, bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria atzean utzita, giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
Euskadik abisu horia aktibatuko du berriro: euriak baretzera egingo du, baina haizea dator
Asteazken honetan 100 km/h-tik gorako haize-boladak eta 4 metroko olatuak izango dira.
Noiz atertuko du?
Litekeena da arratsaldean euririk ez egitea, baina bihar beste ekaitz bat sartuko da. Baliteke Pedro izena hartzea, EITBko Eguraldiko gure lankideek jakinarazi dutenez.
Astearte goizera arte egongo da indarrean Bizkaian eta Gipuzkoan euriagatik ezarritako abisu horia
Etengabe egingo du euria, asko gainera, eta batez ere Kantauri isurialdean.
Euri-jasengatik abisu horia ezarriko dute berriro gauerditik aurrera Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian
Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 60 litrotik gora pilatuko dira 24 orduan. Nafarroan, metro koadroko 40 litro metatuko dira 12 orduan.
Larrialdi aurreko egoera ezarri dute Arga eta Elortz ibaietan, Iruñean, horien emaria dela eta
Nafarroa abisu horian dago gaur, larunbata, haizeteengatik, euriteengatik, elurteengatik eta luiziengatik. Ebroren ezkerraldeko ibaien emaria nabarmen haztea espero dute.
115 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Galean eta Urkiolan, eta metro koadroko 70 litrotik gora bildu dituzte Eskasen
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu Orianak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.