Muturreko beroa atzean utzita, freskoak eta euritsuak izango dira datozen egunak
Azken asteko bero-bolada bortitzaren ostean, euritik hasiko da astea Euskal Herri osoan, eta litekeena da joera hori denboran luzatzea. Prezipitazioekin batera, tenperaturek ere behera egingo dute, hamar graduko aldea ere suposatuko dutelarik Nafarroako zenbait puntutan.
Astelehenean eguraldia zeharo aldatuko da eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira. Leku gehienetan balio altuenak 25 ºC azpikoak izango dira, Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean izan ezik, bertan maximoak 30 ºC ingurukoak izan daitezke eta. Hodei dezente agertuko dira, batez ere ipar partean, tarteka euri pixka bat egingo baitu bertan. Arratsalde-gauean zaparradak edo trumoi-ekaitzak izan daitezke, bereziki ekialdean, eta ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean biharko egunean zehar, tenperatura altuak eta ekaitz arriskua direla eta.
Asteartean giroa freskoa izango da eta ipar partean zaparrada batzuk botako ditu. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi, batez ere Kantauri isurialdean goibelago egongo da. Ipar partean noizean behin zaparrada batzuk izango dira eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina Araba eta Nafarroa hegoaldean zertxobait baxuagoak izango dira. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak bizi jarraituko du asteko bigarren egunean ere.
Euskalmeten uneko aurreikuspenen arabera, parekoak izango dira hurrengo egunak ere, ostiralean zerua zertxobait garbitzea eta tenperaturak arinki igotzea espero bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.