Nafarroak abisu horia aktibatu du ekaitzengatik eta haize-bolada bortitzengatik
Erdialdea, Pirinioak eta Ebroko Erribera izango dira kaltetuenak arratsaldetik gauerdira bitartean, eta txingorra egiteko arriskua ere badago.
Abisu horia aktibatu dute Nafarroan, ekaitzak eta haize bolada bortitzak espero direlako, AEMETek aditzera eman duenez. Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan izango omen dute eragin handiena.
Aurreikuspenen arabera, ekaitzak izateko probabilitatea (% 40-70) handiagoa izango da Nafarroako Pirinioetan arratsaldean eta gauean. Probabilitatea, baina, baxuagoa izango da erdialdean eta Ebro ekialdeko Erriberan, % 10 eta % 40 artekoa. Horrez gain, euri-zaparrada handiak eta baldintza gogorrak ere espero dira.
Alerta igandeko 14:00etatik 23:59ra egongo da indarrean. Horrexegatik, joan-etorrietan arreta handiz ibiltzeko gomendatu dute, batez ere mendialdean eta haranetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Abisu horia ezarri dute Nafarroan, euriteak eta ekaitzak direla eta
Zaparradak espero dira eguerdian, eta baliteke ekaitzak, txingorra eta haize-bolada oso gogorrak ere izatea. Iragarpenaren arabera, prezipitazioak izateko aukera handiagoa izango da Pirinioetan eta Ebroko Erriberan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.