ALERTA METEOROLOGIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia kostaldean, olatu handiengatik

Segurtasun Sailak bi abisu ezarri ditu: bat, nabigaziorako; beste bat, olatuek kostaldean izan dezaketen eraginagatik. Hainbat lekutan babes-neurriak hartu dituzte; Donostian, adibidez, uhartea eta Paseo Berria itxita egongo dira.

Olatuak itsasertzaren aurka. Argazkia: EITB Media

Olatuak, Donostian. Irudia: Danel Martinez.

Segurtasun Sailak bi abisu hori ezarri ditu astearte eta asteazkenerako Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean itsasaldeko arriskuagatik, olatu handiak izango direlako.

Gaur arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara bitartean, abisu horia izango da aktibo olatuek kostaldean izan dezaketen inpaktuagatik. Arratsaldean olatuek 2-2,5 metroko altuera hartuko dute eta 17-18 segundoko tartean sortuko dira. Itsasgora 19:31ean izango da eta marea lau metrotik gorakoa izatea espero da.

Nabigaziorako abisu horia, ordea, gaur eguerdian hasi eta bihar, asteazkena, egongo da indarrean, egun osoan. Sailak kostaldeko lehen bi milietan nabigatzeko abisua ezarri du.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, olatuen altuera 2,5 metro ingurukoa izango da. Gaur arratsaldean haizeak ipar-mendebaldetik joko du, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.

Bihar arratsaldean, ordea, zakartu egingo da, eta 3-4ko indarrarekin joko du. Itsaso kizkurra izatetik, itsaskira igaroko da orduan.

Neurriak

Hori dela eta, kostaldeko hainbat herri eta hirik neurriak hartzea erabaki dute. Donostiako Udalak, adibidez, Santa Klara uhartea eta Paseo Berria itxi ditu. Horrez gainera, Kontxako hondartzako bi gabarroiak ere kendu dituzte.

Itsasertzean kontuz ibiltzeko deia egin dute.

Albiste gehiago eguraldia

Gehiago kargatu