Hobera egingo du eguraldiak asteburuan, igandean hodeiak itzul daitezkeen arren
Orduek aurrera egin ahala, ostarteak agertzen joango dira ostiral honetan, eta larunbatean eguzkia izango da nagusi. Asteko azken egunerako, lainoak itzuliko dira, baina betiere tenperatura epeltzeko joera mantenduta.
Azken egunotako giro fresko eta hodeitsua alde batera utzita, garbitzera joko du zeruak asteburu honetan, larunbatean bereziki. Tenperaturek, berriz, goranzko joera hartuko dute ostiral honetatik bertatik hasita.
Gaur, hobera egingo du eguraldiak. Goizean lainotuta egongo da eta zirimiri pixka bat egingo du isurialde atlantikoan han-hemenka. Orduak igaro ahala, ostarteak zeruan lekua irabazten joango dira eta arratsaldetik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da, batez ere hegoaldean. Tenperatura maximoak atzo baino 2-4 ºC gehiago igoko dira. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du.
Larunbatean, eguzkitsu egongo da, eta tenperaturak gora egingo du. Behe-lainoa izango da egunsentian barnealdeko ibarretan, baina giro eguzkitsua nagusituko da jasotakoan. Horrez gain, tenperaturak gora egingo du eta uda sasoiko balio maximoak izango ditugu, 25-30 ºC-koak. Haizea leun eta aldakor ibiliko da hasieran, eta eguerdian ipar-ekialdera egingo du eta bizitu egingo da.
Igandean, orduak pasatu ahala, hodeiak ugaritu egingo dira. Eguzkitsu hasiko da eguna, tarteka erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu arren. Hodei horiek ez dute traba handirik egingo. Arratsaldeak aurrera egin ahala, bero-hodeiak garatuko dira, zerua estaltzen hasiko da eta ez da baztertzen zaparrada trumoitsuren bat botatzea. Tenperatura maximoek igotzen jarraituko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.
Igandean bero egingo du berriro ere Euskal Herrian
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.