Muturreko beroa atzean utzita, freskoak eta euritsuak izango dira datozen egunak
Azken asteko bero-bolada bortitzaren ostean, euritik hasiko da astea Euskal Herri osoan, eta litekeena da joera hori denboran luzatzea. Prezipitazioekin batera, tenperaturek ere behera egingo dute, hamar graduko aldea ere suposatuko dutelarik Nafarroako zenbait puntutan.
Astelehenean eguraldia zeharo aldatuko da eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira. Leku gehienetan balio altuenak 25 ºC azpikoak izango dira, Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean izan ezik, bertan maximoak 30 ºC ingurukoak izan daitezke eta. Hodei dezente agertuko dira, batez ere ipar partean, tarteka euri pixka bat egingo baitu bertan. Arratsalde-gauean zaparradak edo trumoi-ekaitzak izan daitezke, bereziki ekialdean, eta ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da. Ipar Euskal Herrian abisu horia egongo da indarrean biharko egunean zehar, tenperatura altuak eta ekaitz arriskua direla eta.
Asteartean giroa freskoa izango da eta ipar partean zaparrada batzuk botako ditu. Egun osoan hodeiak izango dira nagusi, batez ere Kantauri isurialdean goibelago egongo da. Ipar partean noizean behin zaparrada batzuk izango dira eta zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango, baina Araba eta Nafarroa hegoaldean zertxobait baxuagoak izango dira. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak bizi jarraituko du asteko bigarren egunean ere.
Euskalmeten uneko aurreikuspenen arabera, parekoak izango dira hurrengo egunak ere, ostiralean zerua zertxobait garbitzea eta tenperaturak arinki igotzea espero bada ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola bizi zituzten eklipseak gure arbasoek?
Munduko kultura askotan eguzkia gurtu izan da ia jainko bat bezala. Naturalena gauez ezkutatu eta goizean itzultzea zen. Horregatik, egunez eklipse bat ikustea beldurgarria izan da urte askotan munduko ia kultura guztientzat.
Hodeiak nagusi asteburuan
Ekaineko lehen asteburu honetan, fronte berri bat izango dugu, eta hodeitza nagusi izango da larunbatean; igandean, berriz, tenperaturak nabarmen egingo du gora.
Lainoak, eguzkia joan-etorrika eta euri zirina
Eguraldia aldakor ibiliko da datozen egunetan. Orokorrean, ez du asko bustiko, baina euritarako joera egongo da hainbat egunetan. Eguzkia ere azalduko da tarteka, eta tenperaturak gorabeheratsu ibiliko dira, egunaren arabera.
Eguzki eklipse osoaren hiru fenomenoak ikusgai, errealitate areagotuari esker
Bailyko perlak, diamante eraztuna eta eguzki koroa ikusgarria abuztuaren 12ko 20:27tik aurrera ikusi ahal izango dira. Eguraldiko lantaldeak fenomeno horiek erakutsi dizkigu gertakari astronomiko garrantzitsu horri buruzko erreportajeen hirugarren atalean.
Amaitu da beroaldia, Arabako eta Nafarroako hainbat tokitan salbu
Tenperatura maximoak 10 gradu inguru jaitsiko dira kostaldean, eta altuenak 25 gradutik behera kokatuko dira. Barnealdean, oro har, 25 eta 30 gradu artean ibiliko dira altuenak, baina Arabako Errioxan eta Nafarroako Erriberan 35 gradutik gorakoak izan litezke.
Bero itogarria zazpigarren egunez, nahiz eta kostaldean brisak atseden pixka bat eman duen
Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan neurtu dituzte maximoak. Laudio, esaterako, 38,5 gradura iritsi da, inoiz maiatzean izan den altuena. Bihar, osteguna, alerta laranjan jarraituko dugu tenperatura altu iraunkorrengatik.
Alerta laranja ezarri dute beroagatik, baina kostaldean brisa sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Barnealdean tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira. Ostegunean berriro alerta laranja aktibatuko da eta ostiralean maximoak nabarmen jaitsiko dira.
Beroak ez du atsedenik ematen eta tenperatura minimo historikoak utzi ditu
Gaua tropikala izan da, batez ere kostaldean eta isurialde kantauriarrean. EAEko lau estazio meteorologikoek minimo historikoak errejistratu dituzte, udan ere inoiz ez dira hain tenperatura altuak jaso. Ondoren, egunean zehar, hainbat udalerrik 35 ºC-ak gainditu dituzte, nahiz eta maiatzean egon.
Beroagatik alerta laranja ezarriko dute asteazkenean eta ostegunean
Eusko Jaurlaritzak baso sute arriskuagatik ere abisu horia ezarriko du, tenperatura altuei hegoaldeko haizea gehitu beharko zaielako.
Beste egun bero bat: Gau tropikalaren ondotik 36 graduko tenperatura maximoak espero dira
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan tenperaturak ez dira 25 gradutik jaitsi goizaldean, eta egunean zehar baliorik beroenak 36 graduraino igoko dira. Sargori egingo du eta beroagatik ezarritako abisu horia gutxienez asteazkenera arte egongo da indarrean.