Abisu horia Nafarroan, ekaitzengatik eta euriagatik
Horrez gain, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi du igande honetan ur-goraldiak izan daitezkeela ubide txikietan eta amildegietan.
Aemetek abisu horia ezarri du Nafarroan ekaitzengatik eta euriagatik, batez ere lurraldearen hegoaldean. Horrez gain, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) ohartarazi du igande honetan ur-goraldiak izan daitezkeela ubide txikietan eta amildegietan.
Eguraldiak hobetzera egingo du datorren astean egunek aurrera egin ahala. Ateri eutsiko dio lehenengo egunetan, eta giro epela nagusituko da, baina eguraldi eguzkitsua izango da asteazkenetik aurrera.
Gaur, tenperatura maximoek behera egingo dute, eta hodeiak ostarteak baino gehiago izango dira zeruan. Termometroak ez dira aurreko eguneko balioetara iritsiko, eta 22-25 ºC inguruan mugituko dira. Arabako hegoaldean eta Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, maximoak antzekoak izango dira edo zertxobait igoko dira. Hodei dezente izango ditugu zeruan, batez ere erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak, eta ostarte batzuei bidea utziko diete tarteka. Baliteke azken orduetan zaparrada batzuk botatzea Araba eta Nafarroa hegoaldean, eta trumoitsuak izan daitezke. Haizea ipar-mendebaldetik eta iparraldetik finkatuko da.
Nafarroan, ordea, abisu horia ezarri du Aemetek euriagatik eta ekaitzagatik. Bereziki isurialde atlantikoan eta Ebroko erriberan izango dira euri-zaparradak. Gainera, tenperatura jaitsierak izango dira lurralde osoan, iparraldean gehiago nabarmenduko badira ere.
Astelehenean, hodeiak ostarteak baino gehiago izango dira berriro ere. Behe-hodeiak izango dira, isurialde atlantikoari eragingo diote gehien, eta askoz urriagoak izango dira Nafarroako erdialdean eta hegoaldean; ostarte zabalak ikusiko dira bertan. Baliteke hodei horiek tanta batzuk uztea ipar parteko zenbait puntutan goizean eta eguneko erdiko orduetan. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, eta 20-22 ºC-ren bueltan ibiliko dira, eta zertxobait altuagoak izango dira Nafarroako hegoaldean. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.
Asteartean, giro eguzkitsuagoa izango da. Ostarteek gero eta leku handiagoa hartuko dute, eta giroa aurreko egunetan baino eguzkitsuagoa izango da. Haizea ahul ibiliko da, eta iparraldetik finkatuko da goizean. Tenperatura maximoek ez dute aldaketa handirik izango, baina apur bat igoko dira.
Asteazkenean, are gehiago argituko du, eta eguzkia izango da nagusi asteburura arte gutxienez.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.