Hodeiak gaur eta bihar, euria igandetik aurrera
Ostiralean eta larunbatean hodeiak izango dira, baina ez du euri askorik egingo; igandean, berriz, prezipitazio txikia egongo da isurialde atlantikoan, eta tenperaturak behera egingo du. Astelehenean, ezegonkortasunak jarraituko du, zerua hodeitsu egongo baita eta balioak aurreko egunetako oso antzekoak izango baitira.
Hodeiak Gasteizen. Argazkia: Iñaki Palma
Ostiralean, erdi-mailako eta goi-mailako hodeiak ugariak izango dira, eta zerua hodeitsu egongo da, baina ez du euririk egingo. Ostarteak eta eguzkia tartekatuko dira, eta haizeak mendebaldetik joko du kostaldean, arratsaldean iparraldetik. Minimoak epel mantenduko dira eta maximoak apur bat jaitsiko dira: Donostian 14-21ºC espero dira, Bilbon 16-22ºC, Gasteizen 10-24ºC, Arrasaten 13-24ºC, Guardian 10-26ºC, Iruñean 10-25 ºC eta Baionan 13-22 ºC.
Larunbatean, fronte bat iritsiko da egunaren azken orduan, zerua estalita egongo da eta euria egingo du ipar partean. Ordura arte, goi-hodeiak izango dira nagusi, giro epela izango da, eta maximoak apur bat igoko dira. Donostian, 14 eta 23 gradu artean ibiliko dira termometroak, Bilbon 15 eta 24 artean, Gasteizen 9 eta 25 artean, Arrasaten 13 eta 25 artean, Guardian 11 eta 26 artean, Iruñean 13 eta 28 artean, eta Baionan 14 eta 24 artean. Arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta giroa gogortu eta freskatu egingo da.
Igandean, lanbroa eta behe-lainoa nagusituko dira, eta zerua estaliz joango da, egunaren bigarren partean oso hodeitsu geratu arte. Euskalmetek euri txikia iragarri du isurialde atlantikoan, batez ere kostaldean, arratsalde-gau partean. Haizea ahula eta aldakorra izango da hasieran, iparraldetik finkatzeko eta bolada gogorrekin areagotzeko haizeguneetan. Minimoak apur bat igoko dira, eta maximoak, berriz, jaitsi egingo dira, barnealdean bereziki.
Astelehenean, ezegonkortasunak jarraituko du, tarteka hodeiak izango dira eta prezipitazio txikia egin dezake. Arratsaldean, haizea iparraldetik etorriko da eta tenperaturak ez du aldaketarik izango.
Zure interesekoa izan daiteke
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.