Eguzkiak aginduko du hurrengo ordu eta egunetan
Astelehenean eta asteartean maximoak 20 gradutik gorakoak izango dira, nahiz eta goizaldean giroa nabarmen freskatuko den.
Azken orduotako euria eta udazken giroa atzean utzita, eguzkiak aginduko du datozen egunetan Euskal Herri osoan. Iparraldeko haizearen ondorioz, tenperaturak nabarmen jaitsi dira gaur, igandea, eta euria egin du egunaren lehen zatian. Hala ere, orduek aurrera egin ahala, atertzera egin du, eta ostarteak zabaldu dira ia denean.
Astelehenean, tenperatura maximoek gora egingo dute (22 eta 24 gradu artean egongo dira hiriburu guztietan), baina minimoak igandean baino freskoagoak izango dira (11 gradu inguru Bilbon, eta 5 graduren bueltan Gasteizen). Gainera, behe-lainoa espero da lehen orduan. Lainoa altxatzen denean, ordea, zerua garbi geratuko da. Haizeak ekialdetik joko du, kostaldean izan ezik, non indar handiagoa hartuko duen.
Asteartean, lehen orduetako behe-lainoak aukera ematen duenean, zeru urdinez gozatzeko aukera izango dugu berriro, hodei alturen batekin, baina. Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, bereziki barnealdean (25 gradutik gora). Kostaldean ez du hainbeste berotuko. Haize leuna aldakor ibiliko da hasieran, hego ukitua hartuta, eta iparraldera joko du arratsaldean zehar.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, asteazkenean ez da aldaketa handirik izango, baina ostegunean euria egin lezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.