Euriak aste hasiera desatsegina utziko du Euskal Herrian
Tenperatura maximoak igoko dira barnealdean, eta bide beretik jarraituko dute kostaldean; minimoek, berriz, nabarmen egingo dute gora, eta izotza egiteko arriskua desagertu egingo da. Egunaren amaieran, elur-kota 1.200-1.400 metrora jaitsi daiteke.
Hegoaldeko haizeak giroa epeldu du igande honetan Euskal Herrian, eta termometroak 15-16 ºC-ra iritsi dira kostaldetik gertu, eta 10-12 ºC-ra barnealdeko zenbait tokitan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.
Donostian, termometroak 8 °C eta 15 °C artean ibili dira, eta Bilbon antzeko balioak izan dituzte. Barnealdean, Gasteizen esaterako, termometroak 4 °C eta 11 °C artekoak izan dira, eta Arrasaten 5 °C eta 13 °C artekoak. Guardian izan dira EAEko tenperatura baxuenak, 3 °C-ko minimoak eta 10 °C-ko maximoak izan baitira, Iruñean antzera, 1 °C eta 10 °C arteko tenperaturak izan baitira Nafarroako hiriburuan.
Astelehen honetan, euria itzuliko da, eta, beraz, aterkia eskura izatea komeniko da, eguerditik aurrera batez ere, prezipitazio iraunkorrak espero baitira. Horren harian, Aemetek abisu horia ezarri du Nafarroan euriagatik. Ipar-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du arratsaldean, kostaldean bereziki.
Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira barnealdean, eta ildo beretik jarraituko dute kostaldean; minimoak ere igoko dira, eta izotza egiteko arriskua desagertu egingo da. Gainera, egunaren amaieran elur-kota 1.200-1.400 metrora jaitsi daiteke.
Asteartean, antzeko eguraldia izango dugu, euria eta haize zakarra nagusi izango baitira. Zaparrada ugariak izango dira ipar partean, eta baliteke ekaitzak jotzea. Barnealdeko eskualdeetara ere iritsiko da euria, baina hor ez da horren ugaria izango.
Euriarekin batera, ipar-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, eta tenperatura maximoak eta minimoak jaitsi egingo dira nabarmen. Halaber, elur-kota 1.200 metro inguruan geratuko da, eta 1.000 metrora jaitsi daiteke arratsaldean.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberri giroko egunak aurretik, asteburura begirako aldaketaren atariko
Giro eguzkitsua eta tenperatura epel-beroak nagusituko dira Euskal Herri osoan ostiralera bitartean.
Hego haizeak 20ºC-tik gorako tenperaturak utziko ditu gaur, eta kalima ere ekar dezake
Asteleheneko sargoriaren ostean, gaur egun hodeitsuagoa izango da, baina udaberriko tenperaturarekin jarraituko dugu, atzo baino 2-3º freskoago. Gainera, baliteke Saharako hautsa (gandua) ere etortzea, eta horren ondorioz zeruak horixka ikustea.
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.