Abisu horia izotzagatik Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du igande arratsaldean tenperatura baxuak direla-eta izotza egin dezakeelako. Astelehen eguerdira arte egongo da indarrean abisu horia, eta berriro jarriko da martxan, 18:00etan.
Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, igande honetako abisua 18:00etan hasiko da trantsizio-eremuan eta Ebroko ibarrean, eta 21:00etan, berriz, isurialde atlantikoan.
Aurreikuspenen arabera, tenperatura maximoak 3 edo 4 gradu ingurukoak izango dira lurraldearen hegoaldean, eta 5 edo 6 gradukoak, berriz, kostaldean.
Abisu horiak astelehen goizaldean ere izango dira indarrean, eta 10:00etan amaituko dira isurialde atlantikoan, eta eguerdian, trantsizio-eremuan eta Ebroko ibarrean.
Gainera, antzeko bi abisu hori aktibatuko dituzte astelehen arratsaldean, 18:00etan lurraldearen hegoaldean eta 21:00etan isurialde atlantikoan. Iragarpenaren arabera, tenperatura maximoak 3 edo 4 gradukoak izango dira hegoaldean, eta 5 edo 6 gradukoak, berriz, barnealdean.
Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du Foru Erkidegoko iparraldean tenperatura baxuak izango baitira. Termometroak -6 ºC-ra jaitsiko dira Pirinio inguruetan.
Aurreikuspena
Gaur, giro hotza nagusituko da, eta izotza egingo du lurraldeko leku askotan. Maximoak ozta-ozta iritsiko dira 5 ºC-ra, eta izotza egingo du barnealdean egunaren hasieran eta amaieran. Tenperatura 0 ºC ingurura jaits daiteke kostaldeko leku batzuetan ere, batez ere Gipuzkoan. Ia ez dugu prezipitaziorik espera, eta, hortaz, oro har, ateri egongo da, ostarte batzuekin batez ere ekialdean. Ipar-ekialdeko haizea bizi ibiliko da eta hotz sentsazioa areagotuko du.
Astelehenean, hotzetik jarraituko dugu eta izotza egingo du berriro barnealdean, baita kostaldeko leku batzuetan ere, batez ere ekialdean. Ateri eutsiko dio eguneko ordu gehienetan; lainoa sortuko da barnealdeko ibarretan eta ostarteak zabalduko dira gainerakoan. Mendebaldean, prezipitazioa egin dezake noizbehinka, bereziki egunaren amaieran, hodeiak ugaritu egingo baitira. Gauean, elur-kota 200-400 metro inguruan kokatuko da. Ipar-ekialdeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.
Asteartean, kota ertain eta baxuetan elurra egiteko probabilitatea handia izango da. Elur-kota 200 eta 400 metro artean ibiliko da, baina prezipitazioa aurreko egunetan baino ugariagoa izango da, batez ere isurialde atlantikoan eta egunaren lehen partean. Izotza egingo du berriro hainbat lekutan. Horrekin batera, ipar haizea zakar ibiliko da eta giro ezatsegina utziko du egunaren lehen partean. Ez da baztertzen trumoi-ekaitzak izatea edota kazkabarra egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.