Bustitik eta epeletik igaroko da astea
Euri kontuak izango dira nagusi asteko egun guztietan, ostegunean kenduta. Hego haizea ibiliko da, eta horrek tenperatura maximoak igoaraziko ditu, batez ere asteartean eta asteazkenean. Termometroak 20 ºC-ra helduko dira isurialde atlantikoan, eta 15 ºC-ra, berriz, barnealdean.
Otsail betean egoteko, tenperatura gozoak izango ditugu asteon, batez ere asteartetik aurrera. Zeru gainetan, hodeiak izango ditugu protagonistak eta zaparradak izango dira nonahi, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren eta EITBren meteorologia zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera.
Astelehenean, giro eskasa izango dugu. Euria egingo du, baina ez etengabe, eta aterrune luzeak izango dira egunaren erdiko orduetan. Arratsaldetik aurrera, hodeiak ugaritzen joango dira berriro, eta sarriago egingo du euria, batez ere isurialde atlantikoan. Hego osagaiko haizea ibiliko da, ez oso harro. Ondorioz, tenperaturek gora egingo dute, eta giro epelagoa espero da. Kostaldean, 15 ºC-ren muga gaindituko dute maximoek; barnealdean, berriz, 12 ºC-tik gora helduko dira.
Asteartean, tenperaturen gorakada izango da aipagarriena. Minimoak zein maximoak, biak igoko dira, eta 20 ºC-ren bueltan errendituko dira termometroak kostaldean, eta 15 ºC-ren inguruan barnealdean. Euri kontuekin jarraituko dugu, baina goizean eta iluntzean egingo du gehien. Eguerdian, aldiz, ateri eutsiko dio.
Aldaketa aipagarririk ez da espero asteazkenerako; giro bustia izango da, arratsaldean bereziki, eta tenperatura suabeak nagusituko dira.
Ostegunean, giro argiagoa izango dugu, eta ez da euririk espero. Tenperaturek behera egingo dute.
Joeraren arabera, petraltzera egingo du aroak ostiralerako. Haizeak iparraldera egingo du, eta hotza eta euria ekarriko ditu berarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.