115 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Galean eta Urkiolan, eta metro koadroko 70 litrotik gora bildu dituzte Eskasen
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Oriana ekaitzak gogor astindu du Euskal Herria, eta ia lurralde osoa abisupean egon da, euria, haizea, elurra edota itsasaldeko arriskua tarteko. 24 orduan 80 l/m2 euri pilatzea, kostaldean 110 km/h-ko haize-boladak izatea eta EAEko barnealdean eta Pirinioetan elur-kota 800 metroan kokatzea aurreikusi dute.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak 15:00etan utzi du bertan behera Bizkaian eta Gipuzkoan prezipitazio iraunkorrengatik jarritako abisu horia. Bi lurraldeak abisupean egon dira isurialde atlantikoko zenbait puntutan 24 orduan 60 l/m2 baino gehiago pilatuko zirelakoan. Arratsalde-gau partean, zaparradak gutxitzen joango dira, eta, horrenbestez, abisu horia desaktibatu dute.
Euskalmeten arabera, Eskaseko estazio meteorologikoan (Goizueta) metro koadroko 72 litro pilatu dira azken 24 orduetan. Bizkaian, Cerrojakoan (Karrantza) 64 litro bildu dituzte, eta Urkiolakoan (Abadiño), berriz, 62.
Hain justu, azken egunotako euriteen ondorioz, ibaiak gainezka datoz eta Nafarroa eta Ipar Euskal Herria abisu horipean daude, uholde arriskuagatik. Foru Erkidegoan uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute, eta kezka iturri dira Arga eta Elortz ibaien emariak. Ipar Euskal Herrian, Aturri ibaia maila horian dago, eta Errobi, oraingoz, berdean.
Haize bolada zakarrak direla-eta ezarritako abisu horia ere 15:00ak arte izan da aktibo. Haizeguneetan, ipar ipar-mendebaldeko boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dute, eta haizeguneak ez diren lekuetan, berriz, 80 km/h-tik gorakoak neurtu dituzte.
Nafarroan, haizeagatik ezarritako abisuak 18:00ak arte egongo dira indarrean Foru Erkidegoko erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan. 80 km/h-ko ufadak espero dira bertan.
Elurragatik ere abisu horia ezarri dute EAEko barnealdean 21:00ak arte. Elur-kota 800-1.000 metroan kokatuko da, eta Arabako ekialdean, beherago. 2 eta 15 zentimetroko arteko geruzak pilatuko dira 1.000 metroan, eta 600 metrotik behera ez du zurituko. Nafarroako Pirinioetan, gauerdira arte egongo da indarrean abisu horia, 900 metroan 5 zentimetro pilatu baitaitezke.
Azkenik, abisu horia izango da egun osoan nabigaziorako, itsasaldeko arriskuagatik. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera 3,5-4 metrotik gorakoa izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.