Noiz atertuko du?
Kantauri isurialdean abisu horia izango da bihar 09:00ak arte, baina asteazkenean beste ekaitz bat sartuko da. Baliteke Pedro izena hartzea, EITBko Eguraldiko gure lankideek jakinarazi dutenez.
Prezipitazioak protagonista izaten jarraituko du astearteko lehen ordura arte, gutxienez. Abisu horia indarrean egongo da Kantauri isurialdean goizeko bederatziak arte, euri jasa iraunkorrak izango baitira.
Horren ostean, barealditxoa izango dugu. Hobera egingo du aroak, tarte batez; euriteak ordu batzuetan etengo dira, eta prezipitazio handirik gabeko tarteak ere izango dira.
Hala ere, asteazkenean beste depresio bat iritsiko da, eta baliteke ekaitzaldi horrek Pedro izena hartzea. Frotneak euria utziko du ostiralera arte, eta ezegonkortasuna astearen zati handi batean luzatuko da.
Asteburura begira, egoera bestelakoa izango da. Aurreikuspenen arabera, eguraldia egonkorragoa izango da eta pixkanaka hobera egingo du, batez ere larunbatetik igandera bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako iparraldean eta Iparraldean euri-jasengatik
Barealdia izan genuen asteburuan, baina denboralea gogor itzuliko da Euskal Herrira asteon. Prezipitazioak etengabeak izango dira egun osoan zehar botako du. Hortaz, baliteke ur asko pilatzea, batez ere Kantauri isurialdean.
Euri-jasengatik abisu horia ezarriko dute berriro gauerditik aurrera Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian
Euskalmeten iragarpenaren arabera, metro koadroko 60 litrotik gora pilatuko dira 24 orduan. Nafarroan, metro koadroko 40 litro metatuko dira 12 orduan.
Larrialdi aurreko egoera ezarri dute Arga eta Elortz ibaietan, Iruñean, horien emaria dela eta
Nafarroa abisu horian dago gaur, larunbata, haizeteengatik, euriteengatik, elurteengatik eta luiziengatik. Ebroren ezkerraldeko ibaien emaria nabarmen haztea espero dute.
115 km/h-tik gorako ufadak neurtu dituzte Galean eta Urkiolan, eta metro koadroko 70 litrotik gora bildu dituzte Eskasen
15:00etan utzi dituzte bertan behera euriagatik eta haizeagatik EAEn ezarritako abisu horiak. Barnealdean eta Nafarroako Pirinioetan, abisupean jarraituko dute gauerdira arte, elurragatik. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere egun osoan egongo da indarrean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago uholde arriskuagatik.
Euria, elurra, 100 km/h-tik gorako haize ufadak eta 4 metrorainoko olatuak utziko ditu Orianak larunbatean
Segurtasun Sailak abisu horiak ezarriko ditu prezipitazio eta haizeagatik larunbateko 12:00ak arte eta elurragatik 21:00ak arte. Itsas arriskuagatik ezarritako abisu horia ere larunbat osoan egongo da indarrean.
Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute Nafarroan
Zehazki, 15:00etan aktibatu dute larrialdi aurreko fase hau, prezipitazio handiak espero direlako Nafarroa iparraldean. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.
'Nils' ekaitzak ia 8 metroko olatuak eta 150 km/h-ko haize boladak utzi ditu kostaldean
Abisua ostiral honetako lehen ordura arte egongo da indarrean, nabigaziorako arriskuagatik eta kostaldeko inpaktuagatik. Haizeagatik ere ezarriko dira abisuak, batez ere kostaldean eta haizeguneetan. Donostian, haize bortitzak hogei gorabehera eragin ditu, adarrak bota eta edukiontziak mugitu baititu.
Alerta laranja ostegunean, 7 metrorainoko olatuak eta 120 km/h-ko haize-boladak izango baitira
Alerta gauerditik 18:00ak arte egongo da indarrean nabigaziorako arriskuagatik, eta ondoren abisu horia ezarriko da, haizeagatik.
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du ostegun honetan, 7 metrorainoko olatuengatik
Itsasoa zakar ibiliko dela jakinarazi du Segurtasun Sailak, eta ohartarazi du osteguneko 09:00ak arte 100 km/h-ko haize-boladak izan daitezkeela haizeguneetan, batez ere kostaldean.