Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea ezarri dute Nafarroan
Zehazki, 15:00etan aktibatu dute larrialdi aurreko fase hau, prezipitazio handiak espero direlako Nafarroa iparraldean. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.
Nafarroako Gobernuak Uholdeengatiko Larrialdi Plan Bereziaren aurrelarrialdi fasea ezarri du, prezipitazio ugari espero baitira datozen egunotan.
15:00etan aktibatu dute, prezipitazio ugari espero direlako, Nafarroa iparraldean bereziki. Ildo horretatik, jarraipen berezia egingo diote eguraldiari.
Tenperaturek behera egingo dute, oro har, eta prezipitazio orokorrak izango dira. Horiek iraunkorragoak izango dira ipar partean, eta datozen orduetan elurra botako du Pirinioetan. Hala, 1.000 eta 1.200 metro inguruan kokatuko da elur-kota.
Testuinguru horretan, termometroak 6 eta 8 ºC artean ibiliko dira Lizarran, 5 eta 8 ºC artean Iruñean, 3 eta 6 ºC artean Erronkarin eta 8 ºC eta 11 ºC artean Tuteran.
Gainera, zeru hodeitsuak espero dira asteburuan, eta baliteke Pirinioetan lanbroa eta lainoa sortzea, behe-hodeiak daudelako eta Pirinioetako gailurretan izotza espero delako.