EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran

Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.

Irun hodeitsua euria lluvia nubes iturria Gerardo Garcia

Pertsona bat, Irunen (Gipuzkoa), paseoan. Argazkia: Gerardo García

Udaberri giroa protagonista izan den aste eguzkitsu honen ostean, ostiralak aldaketa dakar, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera.

Ostegun honetan hodei gutxirekin eta oskarbi izango dugu zerua, eta haizea gozoaz gozatu ahal izango dugu, aurreko egunetan bezala.

Ostiralean, ordea, eguraldiak aldatzera egingo du, arian-arian. Goizeko lehen partean giro eguzkitsua izango dugu, eta haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du. Beraz, tenperatura maximoak, jaitsi arren, nahiko epelak izango dira, lurraldeko leku askotan 18-20 ºC ingurukoak. Eguerdi inguruan edo apur bat lehenago, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, hodeiak ugaritzen eta freskatzen hasiko dira. Hasieran goi-hodeiak iritsiko dira, baina arratsaldean hodeiak trinkoagoak izango dira eta zerua estaliko da, eta prezipitazioak izango ditugu.

Larunbatean tenperaturak behera egingo du, eta hodeiek eta prezipitazioek urritzera egingo dute. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizeak, zeru estaliak eta prezipitazio batzuk izango dira nagusi, eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 11-14 ºC-ra. Oso litekeena da egunaren lehen partean prezipitazioak egitea, eta iluntze partean atertu egingo du. Hodeiak ere gutxituko dira arratsalde-gau partean. Eguneko minimoak azken orduetan izango dira.

Igandean eguzkia aterako da berriro, eta tenperatura igoko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X