IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera

Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.

Hodeitsu baina ateri, Donostian. Argazkia: Maria Jesus Echeverria

Pazko astea opor astea da askorentzat, eta eguraldi iragarpenak garrantzi berezia izaten du, bistan denez. Oraingoan, baina, zaila da aste osorako iragarpen argia egitea, astearte arratsaldean sartuko den depresio batek guztiz baldintzatuko baitu aroa. 

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur beroa izango da protagonista. Tenperatura maximoak 25 eta 30 ºC artean ibiliko dira, hego haize biziari esker. Zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe, egunaren hasieran erdi mailako hodei eta goi hodei batzuk egongo badira ere. 

Asteartean zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldetik aurrera euria egin lezake, batez ere mendebaldean, eta zeruan hodei trinkoagoak azalduko dira. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, baina udaberriko giroa nagusituko da; are gehiago, zenbait tokitan bero egingo du. Hegoaldeko haize bizia dela eta ipar partean tenperatura minimoak nabarmen igoko dira, hegoaldean, aldiz, baxuenek berdintsu jarraituko dute. Egunaren hasieran hegoaldeko haizeak gogor joko du, baina egunak aurrera egin ahala haizeak ahultzera egingo du.

Asteazkenean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Ipar partean tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira eta gainerako tokietan, antzekoak. Goizean hego haizea ahul ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparraldera aldatuko da eta arratsalderako bolada gogorrak espero dira. 

Ostegunerako eta ostiralerako, antzeko aroa aurreikusi dute. Giro argiagoa izango da, eta termometroak 20-25 ºC-ra igoko dira. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X