Maiatzeko beroaldiaren zortzigarren eta azken eguna: Ostiraletik aurrera tenperaturak nabarmen jaitsiko dira
Alerta laranjak indarrean jarraitzen du EAEn, eta Nafarroako Erriberan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, abisu horia ezarri dute.
Zortzigarren egunez jarraian, bero errea izango da nagusi. Hala ere, ostiraletik aurrera, eguzkitsu egongo da, baina tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur ere bero egingo du. Kostaldean tenperatura maximoak 28-30 ºC ingurukoak izango dira eta barnealdean, berriz, 34-36 graduren bueltan geldituko dira.
Zerua ia erabat Ia oskarbi egongo da. Goizean haizea aldakor ibiliko da, eta eguerditik aurrera eki/ipar-ekialdera egingo du kostaldean. Iluntzean haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, hasieran Bizkaian, eta gero denera zabalduko da.
Hori guztia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du, bigarren egunez jarraian, tenperatura altu iraunkorrak izateko arriskuagatik.
Nafarroan, AEMETek abisu horia aktibatuko du berriro 14:00etatik 20:00etara Erriberan, tenperatura altuengatik.
Ipar Euskal Herrian berriz ere abisu horipean egongo dira.
Ostiral arratsaldetik aurrera iritsiko da aldaketa. Iragarpenen arabera, haizea iparraldera aldatuko da iluntzean eta zerua hodeiez estaltzen hasiko da.
Pertsona bat hil da eta ehundik gora artatu dituzte EAEn, beroaren ondorioz
Ia Europa osoa astintzen ari den bero-boladaren ondorioz, Osakidetzak ehun pertsona baino gehiago artatu ditu, pasa den ostiraletik, eta horietako bat, 80 urteko gizona, hil egin da, Araban. Hildakoak bihitzeko arazoak zituen eta adinagatik ere pertsona zaurgarria zen.
Carlos III.a Osasun Institutuaren Eguneko Hilkortasuna Monitorizatzeko Sistemaren (Momo) kalkuluen arabera, baliteke bero-boladak 14 pertsonaren heriotza eragin izana EAEn.
Zure interesekoa izan daiteke
Bero itogarria zazpigarren egunez, nahiz eta kostaldean brisak atseden pixka bat eman duen
Kantauri isurialdeko barnealdeko bailaretan neurtu dituzte maximoak. Laudio, esaterako, 38,5 gradura iritsi da, inoiz maiatzean izan den altuena. Bihar, osteguna, alerta laranjan jarraituko dugu tenperatura altu iraunkorrengatik.
Alerta laranja ezarri dute beroagatik, baina kostaldean brisa sartu eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira
Barnealdean tenperatura maximoak bere horretan mantenduko dira. Ostegunean berriro alerta laranja aktibatuko da eta ostiralean maximoak nabarmen jaitsiko dira.
Beroak ez du atsedenik ematen eta tenperatura minimo historikoak utzi ditu
Gaua tropikala izan da, batez ere kostaldean eta isurialde kantauriarrean. EAEko lau estazio meteorologikoek minimo historikoak errejistratu dituzte, udan ere inoiz ez dira hain tenperatura altuak jaso. Ondoren, egunean zehar, hainbat udalerrik 35 ºC-ak gainditu dituzte, nahiz eta maiatzean egon.
Beroagatik alerta laranja ezarriko dute asteazkenean eta ostegunean
Eusko Jaurlaritzak baso sute arriskuagatik ere abisu horia ezarriko du, tenperatura altuei hegoaldeko haizea gehitu beharko zaielako.
Beste egun bero bat: Gau tropikalaren ondotik 36 graduko tenperatura maximoak espero dira
Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat tokitan tenperaturak ez dira 25 gradutik jaitsi goizaldean, eta egunean zehar baliorik beroenak 36 graduraino igoko dira. Sargori egingo du eta beroagatik ezarritako abisu horia gutxienez asteazkenera arte egongo da indarrean.
Beroagatik ezarritako abisu horia asteazkenera arte egongo da indarrean
Maximoak 30 ºCtik gora kokatuko dira, eta minimoak 20ren bueltan geratuko dira leku askotan. Baso sute arriskuagatik ere abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak.
Abisu horia tenperatura altuengatik EAEn asteartera arte, baita baso-sute arriskuagatik ere
Abisu horia 13:00etatik 20:00etara egongo da indarrean gaur, tenperatura altuak direla eta, eta ordu berean aktibatuko da astelehenean eta asteartean ere. Datorren aste osoa izango da eguzkitsua eta beroa Euskal Herrian.
Abuztuaren 12ko eguzki-eklipseak Euskal Herriko zerua nola ilunduko duen erakutsi du errealitate murgiltzaileak
2026ko abuztuaren 12an eguzki eklipse oso bat ikusiko da Euskal Herrian, eta "Eguraldia" horretan murgildu da errealitate birtualari esker. Sei bideo prestatu ditugu gertatuko dena azaltzeko. 114 urte geroago, minutu batetik gora emango dugu erabateko iluntasunean, eta Eguzkiaren koroa ikusteko aukera egongo da. 19:30 inguruan hasiko da, baina 20:30 baino lehen izango da une gorena. Euskal Herria ikusteko lekurik onenetarikoa izango da.
Beroak asteburuan jarraituko du, baina epelago
Giro egonkorra eta eguzkitsua izango da, zerua oskarbi egongo da eta bero handia egingo du maiatzaren amaieran. Jaurlaritzak abisu horia ezarri du iganderako eta astelehenerako 13:00etatik 20:00etara beroagatik.