35 ºC-tik gorako tenperaturak, Euskal Herriko txoko askotan
Igorren eta Laudion 38 ºC izan dituzte, eta Euskadiko hainbat tokitan 35 graduak gainditu dituzte. Nafarroan, aldiz, 40 ºC-ra iritsi dira Erriberran. Iparraldean ere alerta laranjan daude.
Igorren eta Laudion 38 ºC izan dituzte, eta Euskadiko hainbat tokitan 35 graduak gainditu dituzte. Nafarroan, aldiz, 40 ºC-ra iritsi dira Erriberran. Iparraldean ere alerta laranjan daude.
Kostaldean 20 eta 29 gradu artean ibiliko dira tenperaturak astearte osoan, eta Ebroko ardatzean, Arabako hegoaldean, 19 eta 36 artean. Nafarroan eta Iparraldean indarrean da alerta laranja.
Kostaldean edo barnealdean, igande honetan jende askok eguna naturguneetan pasatzea erabaki du, eguzkia hartzen edo familian jarduera ezberdinak egiten. Hala ere, batzuek beren lan betebeharrak bete behar izan dituzte bero bolada betean, eta, horren ondorioz, ordutegiak egokitu eta eguneko ordurik freskoenetan lan egin behar izan dute.
Xabier Casado "Eguraldia" saioko aurkezleak ohartarazi duenez, bero saparekin jarraituko dugu asteartera arte. Izan ere, astelehenean termometroek gora egingo dute berriro.
Euskal Herriko tenperaturak 40º C-tik gertu dira eremu gehienetan; batez ere, Nafarroako hegoaldean.
Gaur termometroek gora egitea espero da, eta 34-36 ºC-tik gora izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Astelehenean, eguraldi beroak jarraitu egingo du, eta tenperaturak gora egingo du berriro.
Gaua bereziki beroa izango da lurraldeko leku askotan. Hori dela eta., abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak. Horrez gain, egunez tenperatura altuak espero dira, eta igandean 37 ºC-ra hel daitezke termometroak Araba eta Nafarroa hegoaldean.
"Gaur hasi da antizikloia sartzen, eta datozen lau egunetan presio altuko gune bat jarriko zaigu gainean. Hori gutxi balitz bezala, penintsula hegoaldetik aire oso beroa sartuko da", adierazi du Andoni Aizpuruk. Hala ere, aldea handia izango omen da lurraldearen iparraldearen eta hegoaldearen artean.
Eguraldia eguzkitsua izango da asteburu osoan, eta tenperaturak gora egingo du egunetik egunera.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 17:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 litro/m2 baino gehiago bota ditzakeelako. Zaparradekin batera txingorra ere bota dezake, eta ez da baztertzen tamaina handia izatea (2-6 cm), eta haize-bolada bortitzak edo oso bortitzak ibiliko dira (60-100 km/h-koak).
17:00etatik 24:00etara euri-jasa handiak eta kazkabarra botako ditu. Nafarroa ere alerta horian dago, ekaitzak joko duelako eta bero handia egingo duelako, Aemeten arabera.
Igande osoan egongo dira indarrean: Nafarroako Erriberan, 12:00etatik 24:00etara, eta Araban, 18:00etatik 22:00etara.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du larunbat arratsalderako, 18:00etatik 22:00etara, Arabako erdialdean eta hegoaldean.
Enkarterrin, Bizkaian, 35 gradutik gorako tenperaturak izan dira, oro har. Tenperatura beroenak Balmasedan (38,7 gradu), Zallan (37,9 ºC) eta Sodupen (37,8 ºC) izan dira.
Tenperaturak apur bat behera egingo du igandean, ipar-haizearen ondorioz. Hala ere, udako egunak izango ditugu asteburuan zehar.
Euskalmeten arabera, datorren gaua aurrekoaren antzekoa izango da balio termikoei dagokienez.
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gaur, tenperatura maximoak 35 gradu ingurukoak izango dira Araba hegoaldean, Ebroko ardatzean. Kostaldean, berriz, maximoak freskoagoak izango dira eta 27 gradu inguru izango ditugu. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, 33 gradura iritsi daitezke. Ostegunean eta ostiralean egoera horrek bere horretan jarraituko du: maximoak 28 gradukoak izango dira kostaldean, 33 gradukoak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdean eta Arabako erdialdean, eta 35 gradukoak Ebroko ardatzean.
Andoni Aizpiruk azpimarratu duenez, "ekainean eta maiatzean bost ekaitz gogor izan ditugu Euskal Herrian". "Hemen ekaitza botatzea normala da udaberrian, baina bost izatea hilabete eta erdian ez da hain ohikoa", gaineratu du.
Ostiraleko ekaitz bortitzen arrazoi meteorologikoak izan ditu mintzagai Xabier Casado Eguraldia saioaren aurkezleak. Ohartarazi duenez, 16:00etatik aurrera abisu horia izango da indarrean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian txingorragatik eta euriagatik.