Udako lehen bero-bolada etenik gabe ari da Euskal Herria astintzen
Euskal Herriko tenperaturak 40º C-tik gertu dira eremu gehienetan; batez ere, Nafarroako hegoaldean.
Laudio (Araba). Argazkia: Iñaki Arteta.
Udako lehen bero-boladak indartsu ari da Euskal Herrian. Tenperaturek gora egiten jarraitzen dute lurralde osoan, eta 40ºC-tik gertu dira jada; batez ere, Nafarroako hegoaldean.
Euskalmetek jakinarazi duenaren arabera, eguzkia eta beroa berriro ere egunaren jaun eta jabe dira. Izan ere, arratsaldea aurrera joan ahala, barnealdean bero-hodeiak garatuz joango dira.
Egunaren amaieran, ordea, zaparrada trumoitsuren bat egon daiteke mendebaldean.
Tenperaturak
Arestian aipatu bezala, udako lehenengo bero-bolada dugu honakoa. Hainbat dira jasotako marka esanguratsuak:
- Tutera (Nafarroa): 39 ºC
- Sartaguda (Nafarroa): 38 ºC
- Zarrakaztelu (Nafarroa): 37 ºC
- Gardea (Araba): 36,8 ºC
- Espejo (Araba): 36,4 ºC
- Galdakao (Bizkaia): 36,4 ºC
- Igorre (Bizkaia): 36,2 ºC
- Zambrana (Araba): 36,2 ºC
- San Prudentzio (Gipuzkoa): 36
- Bidaxune (Nafarroa Beherea): 35 ºC
- Buztintze (Nafarroa Beherea): 34 ºC
- Iruri (Zuberoa): 34,7 ºC
Gau tropikala
EITBko "Eguraldia" saioko lantaldeak aurreikusi duenez, gaur gauean ere tenperatura altuak izango dira lurralde osoan. Hala, maximoak 26 ºC ingurukoak izango dira Iruñean, eta 30 ºC-ko maximoak izango dituzte Tuteran.
Bilbon ere beroak ez du etenik izango, 27 ºC inguruko tenperatura izango baitute. 25 ºC espero dira Donostian, eta 26 ºC Gasteizen. Sargoriak 25 ºC-ko maximoekin jarraituko du Baionan, esaterako.