ORDENAGAILU KUANTIKOA, EUSKADIN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak IBMren superordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian: "Ezkutuan dauden itsasoak aurkitzen lagunduko du"

Donostiako IBM Quantum System Two superordenagailu kuantikoa Europako lehena eta munduko hirugarrena da.

GRAFCAV5193. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 14/10/2025.- El lehendakari, Imanol Pradales (2d), junto al director de IBM Research, Jay Gambetta (d), durante el acto de inauguración del ordenador cuántico IBM Quantum System Two, considerado el más avanzado de Europa y el primero que se ubica en Gipuzkoa. EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoa inauguratu du Donostian. Europako lehena eta mundu mailako hirugarrena da —beste biak Ameriketako Estatu Batuetan eta Tokion (Japonia) daude—. 

Lehendakariak bere hitzaldian azaldu duenez, System Two ordenagailua "gure herritik zientziari eta ikerkuntzari egiten diogun nazioarteko ekarpena da". "Ziur nago, System Twok oraindik ezkutuan dauden itsaso berriak aurkitzen lagunduko du", gaineratu du. 

Lehendakariaren esanetan, Euskadi "abantaila kuantikoa" aprobetxatzeko moduan dago, azken urteotan egindako "lan kolektiboari" esker. "Herri txikia gara tamainaz, baliabide mugatuak ditugu eta, beraz, ezin ditugu gure ahaleginak sakabanatu. Aitzitik, arlo gutxi batzutan onenen artean egoteko anbizioa daukagu", nabarmendu du. 

Halaber, lehendakariak nabarmendu du duela urte batzuk euskal instituzioek erabaki zutela ikerketa kuantikoa zientzia arloko politiken lehen lerroan jartzea, eta ildo horretan baliabideak jarri eta aliantzak bilatu dituztela. "Onenen artean aritzea amesten dugu", gaineratu du. 

Lehendakariak azaldu duenez, teknologia kuantikoak egunerokoan eragina izango du, hala nola osasun arloan, botika berriak garatzeko, komunikazioan, energian eta zibersegurtasunean, besteak beste. 

18:00 - 20:00

IBM Quantum System Two ordenagailua Ikerbasqueren eraikin berrian dago, Donostiako Ibaeta auzoan. Lehendakariaz gain, ekitaldi instituzionalean parte hartu dute  Jay Gambetta IBMren ordezkariak, Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak eta Horacio Morell IBMren Espainiako ordezkariak.

Jay Gambetta IBM Research eta IBM Felkenen zuzendariak azaldu duenez, "Basque Quantum Estrategiako (BasQ) zientzialari taldearekin egindako bi urteko lankidetzak emaitza ederra eman du materialen zientziaren eta fisikaren alorrean".

Bestalde, Horacio Morell IBMren Espainiako presidenteak iragarri duenez, 2029an ordenagailuaren bertsio hobetua egongo da Gipuzkoako hiriburuan, "akatsak zuzentzen dituen lehen ordenagailua". 

Perez Iglesias: "Hau hasi baino ez da egin"

Pérez Iglesias
18:00 - 20:00

Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak inaugurazioaren aurretik Euskadi Irratian azpimarratu duenez, IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoak aukera berriak zabalduko ditu Euskadin. 

Ikusmirari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu