iPhone 5 aurkeztu du Apple etxeak, 'merkatuko telefonorik meheena'
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egin du asteazken honetan, eta, teknologia enpresek uste zutena baieztatuz, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztu du.
iPhone 5 aurrekoa baino % 18 argalagoa da. ''Merkatuko telefonorik argalena', Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua du, aurrekoak baino % 20 gutxiago.
Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.
LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.
Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, aurreko gailuek dutena baino garatuagoa. Hain zuzen ere, bere aurrekaria baino bi aldiz arinagoa izango da iPhone berria, eta, hala, merkatuko gailu arinenetako bat izango da, arduradunen hitzetan.
iPhone 3GS gailutik aurrerako erabiltzaileek, eta iPad 2, iPad berria eta iPod Touch gailuetako erabiltzaileek irailaren 19tik aurrera erabili ahal izango dute sistema berria.
Mapa sistema berria
Google Maps erabiltzeari utzi ostean, Applek mapa sistema berria abiatu du: Maps.
Siri: Gaztelaniaz ere bai
Apple etxeko ahots sistemak hizkuntza gehiago ulertuko ditu aurrerantzean (gaztelania ere bai), eta informazioa bilatzeko aukera berriak eskainiko ditu.
Irailaren 28an iritsiko da Estatura.
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egin du asteazken honetan, eta, teknologia enpresek uste zutena baieztatuz, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztu du.iPhone 5 aurrekoa baino % 18 argalagoa da. ''Merkatuko telefonorik argalena', Apple etxeko arduradunek azaldu dutenez. 7,7 milimetroko lodiera du, eta 112 gramoko pisua du, aurrekoak baino % 20 gutxiago.Aurreikuspenak bete ditu iPhone 5 telefono berriak: pantaila handiagoa (4 hazbetekoa), A6 prozesadorea, aluminiozko diseinu berria eta LTE konexioa ditu.LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen. Halaber, badirudi konexioa herrialde gehiagotara heltzeko sistema berezia izango duela.Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, aurreko gailuek dutena baino garatuagoa. Hain zuzen ere, bere aurrekaria baino bi aldiz arinagoa izango da iPhone berria, eta, hala, merkatuko gailu arinenetako bat izango da, arduradunen hitzetan.iPhone 3GS gailutik aurrerako erabiltzaileek, eta iPad 2, iPad berria eta iPod Touch gailuetako erabiltzaileek irailaren 19tik aurrera erabili ahal izango dute sistema berria.Mapa sistema berriaGoogle Maps erabiltzeari utzi ostean, Applek mapa sistema berria abiatu du: Maps.Siri: Gaztelaniaz ere baiApple etxeko ahots sistemak hizkuntza gehiago ulertuko ditu aurrerantzean (gaztelania ere bai), eta informazioa bilatzeko aukera berriak eskainiko ditu.Irailaren 28an iritsiko da Estatura.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.