Aurrerapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apple enpresak 128 GBeko iPada merkaturatuko du

iPad hau otsailaren 5ean jarriko du salgai, 799 dolarren (593 euro) truke wifiaren ereduan, eta 929 dolarren truke (690 euro) wifia eta telefonia-sarerako sarbidea badu.
Apple enpresak 128 GBeko iPada merkaturatuko du
Apple enpresak 128 GBeko iPada merkaturatuko du. EFE

Apple enpresa kaliforniarrak laugarren belaunaldiko iPad bertsio berria merkaturatuko duela igarri du. 128 GB izango ditu, orain arte izandako izandako memoria gaitasunaren bikoitza, enpresak ohar baten jakitera eman duenez.

iPad hau otsailaren 5ean jarriko du salgai, 799 dolarren (593 euro) truke wifiaren ereduan, eta 929 dolarren truke (690 euro) wifia eta telefonia-sarerako sarbidea badu.

128 GBeko iPada iazko azken hiruhilabetean saltutako modeloaren verbera izango da. iPad miniak ere salgai egoten jarraituko du.

9,7 hazbeteko pantaila du, "retina display" bereizmenarekin, A6X prozesadorea, iOS 6.1 sistema operatiboa, 4G sareetara (LTE) sartzeko aukera eta bereizmen handiko bideokonferentziak egiteko ahalmena izatez gain.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X