Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon egindako bideojoko bat saritu du Espainiako Arteen Akademiak

‘Los delirios de Von Sottendorf y su mente cuadriculada’ jokoak 400.000 euroko aurrekontua izan du eta garapen prozesu luzea izan du. Bideojoko horrek hamahiru sarietatik hiru eskuratu ditu.
Espainiako Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiak saritu duen jokoa. Argazkia: Euskadi Innova
Espainiako Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiak saritu duen jokoa. Argazkia: Euskadi Innova

2015eko AzPlay lehiaketaren euskal bideojoko onenaren irabazleak, Delirium Studios enpresa bilbotarraren ‘Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’ jokoak, Espainiako Arte eta Zientzia Interaktiboen Akademiaren onarpena jaso du.

Bideojoko horrek hamahiru sarietatik hiru eskuratu ditu, Azkuna Zentroak astelehen honetan, uzatailak 11, jakitera eman duenez. Halaber, Delirium Studios enpresak jaso berri dituen sari horiek Azkuna Zentroak urtero antolatzen duen lehiaketaren paper garrantzitsua frogatzen dutela gaineratu dute.

Izan ere, Azkuna Zentroak 5.000 euroko bost sari banatzen ditu bideojokoekin zerikusia duten lan berriak sustatzeko asmoz. Modu horretan, kategoria desberdinen bidez bideojoko originalenak, sortzaileenak eta berritzaileenak saritzen dituzte.

‘Los delirios de Von Sottendorf y su mente cuadriculada’ jokoak 400.000 euroko aurrekontua izan du eta bideojokoak garapen prozesu luzea izan du. 2010ean, AzPlay-ko lehen edizioan jokoaren lehen bertsio batek bi sari irabazi zituen. Beta bertsio honetatik aurrera Delirium Studios-ek proiektu askoz konplexuagoa garatu ahal izan zuen Nintendo 3DS kontsolarako.

Gainera, ekainean Indi Cade bideojoko independenteen erreferentea den eskutik beste sari bat jaso zuen euskal enpresa horrek egindako jokoak.

Era berean, Azkunza Zentroak AzPlay Bideojoko Independenteen Nazioarteko Lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan jarri du. Azaroaren 7tik 24ra erakusketak, topaketak eta mintegiak izango dira sektorearen profesionalekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek Grokipedia kaleratu du, AAz egindako entziklopedia: tresnak Trump goraipatzen du eta haren arabera Euskadi ez da existitzen

Elon Muskek bultzatutako plataforma berriak ia milioi bat artikulu sortu ditu adimen artifizialaren bidez, eta joera ideologiko oso argia islatzen du. Egungo bertsioan, Grokipediak ez du "Euskadi" terminoa barne hartzen, 20.000 hitz eskaintzen dizkio Donald Trumpi (80 orrialdeko liburua egiteko adina) eta Francori, HIESari eta esklabotzari buruzko ikuspegi partzialak ematen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X