TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
DeepSeek
DeepSeek. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- DeepSeek: Txinak sortutako adimen artifizialeko aplikazioak (DeepSeek), ChatGPT estatubatuarraren parekoa denak, lurrikara eragin du Ameriketako Estatu Batuetako burtsetan, herrialdeko konpainia teknologikoen kaltetan. Adimen artifizialeko laguntzaile txinatarrak kode irekia du, eta doakoa da. Garatzeko sei milioi euro "bakarrik" bideratu dituzte; lehiakideek, 100-1.000 milioi. Adimen artifizialeko aplikazio deskargatuena bilakatu da.

- Greba Haurreskolak Partzuergoan: LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk deituta, EAEko hezkuntza publikoko Haurreskolen Partzuergoko langileek greba egingo dute gaur eta bihar, urtarrilaren 28an eta 29an, "Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!" lelopean. EAEko hezkuntza publikoaren sektorean deituta dauden 12 greba egunetako hirugarrena eta laugarrena dira.

- Bilera: Eusko Jaurlaritza - Guardian Glass: Eusko Jaurlaritzak eta Guardian Glassen Laudioko zuzendaritzak bilera dute gaur, konponbideak aztertzeko, eta Eusko Jaurlaritzak enpresari eskatu dio "ez dezala hartu fabrikaren jardueraren etorkizuna hipotekatu dezakeen erabakirik bilera egin aurretik".

Zure interesekoa izan daiteke

tik-tok_20230223
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak

Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X