Windows 10ek astearte honetan galduko du euskarri ofiziala: horrela luza ditzakezu segurtasun-eguneraketak urtebetez, kosturik gabe
Iritsi da eguna, urriaren 14a Windows 10 euskarririk gabe geratuko da azkenean, mundu osoko milioika ordenagailuren segurtasuna arriskuan jarriz, segurtasuna gutxienez urtebetez luzatzeko aukera duten arren.
Edozein modutan, Europar Batasuneko Windows 10en erabiltzaileek doan eskura ditzakete segurtasun eguneratzeak, Microsoftek irailean hitzeman bezala.
Aukera hori kontsumitzailearen defentsarako Europako erakundeek, (Euroconsumers eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundea (OCU) besteak beste) egindako presioaren ondorio da; Merkatu Digitalen Legean oinarrituta, konpainia teknologikoak eguneratze horiek kosturik gabe luza dezaten eskatu izan baitute.
Microsoften sistema eragilea duten ordenagailuen % 40,5ek dute Windows 10, Statcounter aholkularitza-enpresaren iraileko datuen arabera. Horren arabera, bertsio eguneratuena, Windows 11, % 48,9tan dago.
Kopuruak altua izaten jarraitzen du, kontuan hartuta 24 ordutan guztiak geratuko direla 'software', segurtasun eta laguntza teknikoko eguneratzerik gabe, eta Windows 11k baliabide horiek mantenduko dituela.
Windows 11ra aldatzea ez da beti posible, ordea. Windows 10 duten ordenagailu guztiek ez dituzte betetzen bertsio berrienera eguneratzeko gutxieneko baldintza teknikoak, eta erabiltzaile guztiek ezin dute erosi bertsio hori fabrikatik instalatuta dakarren ordenagailu berri bat.
Hala ere, egoera horretan daudenek badute, oraindik, babesa mantentzeko modu bat, segurtasun eguneratze hedatuen programa (ESU, ingelesezko sigletan) hain zuzne ere.
30 dolarreko kostua dute eta urtebeteko balioa (2026ko urriaren 13ra arte). Beste aukera bat da Microsoft Rewardsen mila puntu trukatzea -puntuak dituenak-. Nolanahi ere, izena eman behar da, eta ESU programak emandako urtebeteko epea amaitu aurretik egin behar da, 'Windows Update' orrialdetik.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.