Merezi al du oso bereizmen handiko telebista bat erostea?
Erantzuna ezezkoa da. Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek diote giza begiak bereizmen-muga bat duela.
Oso bereizmen handiko telebistak modan daude ikus-entzunezkoen merkatuan. Gero eta telebista handiagoak eta definizio hobeagokoak bilatzen ditugu. Ultra HD, HD, 4K, 8K... mota guztietakoak daude.
Baina merezi al du prezio altuko bereizmen handiko telebista bat erostea? Erantzuna ezezkoa da.
Cambridgeko Unibertsitateko eta Meta Reality Labs-eko ikertzaileek frogatu dute askotan giza begia ez dela gai kalitate handiak bereizteko.
Izan ere, zientzialariek diote giza begiak bereizmen-muga bat duela, eta pixel kopuru jakin bat baino ezin duela hauteman. Beraz, oso bereizmen handiko pantaila batek begiak detektatu ezin duen informazioa eman dezake.
Horrenbestez, pantaila batek pixel gehiago izateak ez du beti esan nahi ikusmen-pertzepzio hobea izango duenik. Horretan hainbat faktorek eragiten dute, hala nola pantailaren tamainak, distantziak eta abarrek.
Ikertzaileek funtsezko kasu praktiko bat jarri dute: batez besteko gela bat, hazbeteko ultra bereizmen handiko telebista (4K edo 8K) eta erabiltzailea telebistatik 2,5 metrora. Adituen arabera, telebista mota horrek ez luke inolako abantailarik izango "Quad HD" batekiko.
Maliha Ashraf Cambridgeko Konputazio eta Teknologia Zientzien Departamentuko ikertzaile eta ikerketaren lehen egileak azaldu duenez, "garrantzitsua da ezagutzea non dagoen hobekuntzen eta onuren arteko muga”.
Hala eta guztiz ere, ikertzaileek egiaztatu dute giza begiaren bereizmen-muga uste zena baino handiagoa dela; hala ere, ez da gauza bera koloreekin edo zuri-beltzezko irudiekin. Dirudienez, garunak ez du koloretako irudien xehetasunak oso ondo hautemateko gaitasunik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da
Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.
"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala
“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.