X, ChatGPT eta League of Legends berriro martxan dira, Cloudfarek sarean izandako akatsa konpondu ondoren
15:42 zirenean jakinarazi du konpainiak, arazoa konponduta dagoela. Gertatukoaren atzean egon arrazoia ere identifikatu dutela esan dute, baina ez dute zehaztu zer gertatu den. Web orrian honako mezua argitaratu dute: "Akatsak monitorizatzen jarraitzen dugu, zerbitzu guztiak bere onera etor daitezen".
Cloudflare Interneteko segurtasun-zerbitzuen enpresak konpondutzat eman du sarean izan duen arazoa, eta atzera berriz martxan dira X sare soziala, ChatGPT txatbota eta League of Legends bideojokoa.
12:48an (Euskal Herriko ordua) hasi dira arazoak, Cloudfarek berak jakinarazi duenez. Ordu horretan, kaltetutako zerbitzuek mezu hau erakusten zuten: "Mesedez, desblokeatu challenges.clouflare.com".
Mundu mailako arazoa izan da, eta aipatutako plataforma horiez gain, Movistar, Media Markt, Canva edota DownDetector ere zerbitzurik gabe egon dira.