Xk galarazi egingo du erabiltzaileek Grok bidez irudi sexualizatuak sortzea
Adimen artifizialaren inguruko murrizketa gehiago ezarri ditu sare sozialak, arropa intimoa duten benetako pertsonen irudiak sortzeko polemikaren ondoren, adingabeak barne. Neurria ordainpeko harpidedunei ere aplikatzen zaie.
Elon Musken X sare sozialak Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuak sortzea blokeatuko du. Bikinia jantzita zein barruko arropatan agertzen diren pertsonen argazkiak eta ilustrazioak sortzeko gaitasuna polemika gero eta handiagoa sortzen ari da, eta hori izan da erabakia hartzeko arrazoia, tartean adingabeak ere agertzen baitira.
Xren segurtasun-kontuak sare sozialean bertan argitaratutako mezu batean azaldu duenez, neurriak "guztiontzako espazio seguru bat sortzeko" konpromisoari erantzuten dio, eta adingabeen sexu-esplotazioaren, baimenik gabe inor irudietan "biluzaraztearen" eta nahi ez den eduki sexualaren aurrean zero tolerantzia-politikari eutsi nahi dio.
Konpainiak zehaztu duenez, neurri teknologikoak aplikatu dira, inoren irudiak bikinia jantzita zein barruko arropatan erakusteko editatzea eragozten dutenak. Murrizketa horrek erabiltzaile guztiei eragingo die, baita ordainpeko harpidetza dutenei ere.
Joan den urtarrilaren 9an, Xk irudiak sortzeko funtzioa harpidetutako erabiltzaileentzat bakarrik mugatu zuen. Orain, plataforma harago joan da, eta eduki mota hori blokeatu du komunitate osoaan; beraz, Groken bidez ezin izango da pertsona errealen irudirik editatu barruko arropatan edo antzekoak jantzita ager daitezen.
Europar Batasunak Xri eskatu dio irudiak sortzearekin lotutako dokumentazio guztia urte amaierara arte gordetzeko, eta Erresuma Batuak sare soziala blokeatzeko mehatxua egin du. Malaysiak eta Indonesiak, berriz, zuzenean debekatu dute Grok erabiltzea.
Eskubide digitalen, haurren babesaren eta emakumeen eskubideen defentsaren aldeko erakundeek ere neurri sendoagoak eskatu dituzte. Gutun ireki batean, Appleri eta Googleri eskatu diete Grok beren aplikazio-dendetatik kentzeko, baimenik gabeko irudi intimoak sortzeko erabiltzen ari direla uste baitute, haurren sexu-abusuko materiala barne, eta horrek plataforma horien arauak urratzen dituela uste dute.
AA
Grok, Xren adimen artifiziala, indarkeria matxistarako erraminta berria
Milaka pertsona Elon Musken AA erabiltzen ari dira emakumeen irudi sexualizatuak sortzeko, haien baimenik gabe. Horrek eztabaida handia sortu du munduan. Horregatik, Colectiva Femiaseko bi kiderekin hitz egin dugu, artea, feminismoa eta AA lantzen dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.
TikToken diseinu "adiktiboak" Europar Batasuneko legea urratzen duela ondorioztatu du Bruselak
Europako Batzordeak zehaztu duenez, erabiltzaileak etengabe eduki berriekin "saritzen" dituenez, TikToken diseinuaren zenbait ezaugarrik pantailan mugitzen jarraitzeko beharra elikatzen dute, eta erabiltzaileen garuna "pilotu automatiko moduan" sartzea eragiten dute. Horrek portaera konpultsiboa izatea eta erabiltzaileen autokontrola murriztea ekar dezake. TikTokek esan du "erabat faltsua" dela bere diseinuak mendekotasuna sortzen duenik.
Dorre kuantikoa barrutik: konputagailu kuantikoa garatzeko txipak egingo dituzte bertan
Donostian, CIC Nanoguneri erantsita, dorre kuantikoa eraiki dute. Bertan, besteak beste, diluzio hozkailua ezarri dute eta han daude ordenagailu kuantikoak beharrezko dituen txipak sortuko dituzten laborategiak.
Australia eta Frantzia, aitzindari: adingabeek sare sozialak nola erabiltzen duten arautzeko bidea ezarri dute
Australia eta Frantzia izan ziren nerabeei sare sozialetarako sarbidea mugatu zieten lehen herrialdeak, eta Espainiako Gobernua antzeko neurri bat hartzera bultzatu dituen aurrekariak ezarri zituzten.
Europako Batzordeak espedientea ireki dio X sare sozialari, Groken bitartez egiten diren irudi sexualizatuengatik
Elon Musken enpresak Grok adimen artifizialari lotutako arriskuak aztertu eta arindu ote dituen argitu nahi du Bruselak.
Pradales, Chivite eta beste erkidego batzuetako presidenteen datu pertsonalen filtrazioa ikertzen ari dira
Eurogosth izeneko hackerrak agintari autonomikoen NANa, helbideak edo telefonoak zabaldu ditu, eta Vindex ezizeneko hackerrak, berriz, Puente ministroaren eta Garraioetako beste goi-kargudun batzuen informazio pertsonala zabaldu du bi fasetan.
TikTokek AEBren kontrolpean dagoen enpresa bat sortu du AEBn app-aren betoa saihesteko
Donald Trump AEBko presidenteak, akordioaren bultzatzaile nagusiak, sare sozialetan ospatu du duela hilabete prentsak aurreratu zuen albistea baieztatu izana, eta nabarmendu du aplikazioa oso garrantzitsua izan zela 2024ko hauteskundeetan berak lortutako garaipenean, TikTokeko erabiltzaile gazteei esker.
X mundu mailan erori da, aste honetan bigarrenez
Sare soziala eta Grok adimen artifiziala ez dira kargatzen, eta ezin dira erabili.