'Linguae Vasconum Primitiae', arabieraz, txineraz eta kitxuaz
Bernat Etxeparek idatzitako "Linguae Vasconum Primitiae" euskaraz argitaratu zen lehenengo liburua galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da, Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmena garatuz. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, martxoaren 26an egindako bileran, eta Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan, Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" lanaren itzulpena egitea onetsi zuen.
2011ko abenduaren 2an Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen Etxepareren bertsoak jasotzen dituen euskarazko jatorrizkoaren faksimile-edizio bat, bai eta hainbat hizkuntzatara egindako itzulpena ere, hain zuzen ere, espainiera, ingeles, frantses, aleman eta italierara.
Oraingoan erabaki da testua euskal gizartean presentziarik handiena duten komunitate linguistikoen hizkuntzetara ere itzultzea, hain zuzen, galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara.
Andres Urrutia euskaltzainburua Eusko Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriarekin bildu zen joan den urtarrilaren 22an, eta orduan jakinarazi zion helburu hori, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren garapen gisa.
Halaber, mahai gainean jarri zituzten aztertzen ari diren hainbat ekintza, bi erakundeen arteko lankidetza sendotzeko, euskararen sustapenaren eta erabileraren arloan lanak bultzatzeko helburuarekin. Urtarrilean izandako bileraren egun berean, Euskaltzaindiko Zuzendaritzako kideek ohiko bilera egin zuten Eusko Legebiltzarrean, eta euskararen arloko aholku-erakundearen osoko bilkuraren bilera ekainaren 28an Eusko Legebiltzarrean egitea ere onartu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Amikuzeko libertimenduarekin, inauteri giroan murgildu da Nafarroa Beherea
Libertimenduek Donapauleko plaza hartu dute musika, dantza, bertsoa eta antzerkien eskutik. Martxoaren 14ra bitartean, beste hainbat emanaldiz gozatzeko aukera egongo da herriko sorkuntzekin.
Jone San Martinek "sORDA" ikuskizuna sortu du, gortasunaren inguruan
Dantza garaikidearen eta soinuaren zein isiltasunaren arteko elkarrizketa eskaintzen du dantzari donostiarrak ikuskizun berrian.
Bilbao BBK Live jaialdiak zinema proposatuko du otsailean
'2030 Bai!' izeneko zikloak “Maspalomas”, “La voz de Hind Rajab”, “Yo capitán”, eta “Belen” filmen proiekzioak egingo ditu, Bilboko BBK Salan. Sarrera doakoa izango da, eta solasaldiak izango dira emanaldiak bukatutakoan.
Gure! jaialdia: ikasgelatik oholtzara
Erandioko Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko ikasleek antolatu eta kudeatzen duten jaialdiaren laugarren edizioa otsailaren 6 eta 7an egingo dute Bizkaiko udalerrian.
61 kultur jarduera izan ziren iaz eguneko, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Kulturklik Eusko Jaurlaritzaren plataformak jasotako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko kultur ekitaldien % 40 euskaraz izan ziren 2025ean, eta beste horrenbeste doakoak.
“Urrats kolektiboak” pastoralaren testua, zubereraz eta batuan
Barkoxeko herritarrek 2025eko uztailaren 27an eta abuztuaren 2an eta 10ean antzeztu zuten pastorala, eta Euskal Telebistak 2026ko Aste Santuan emitituko du. EITBko Euskara Zerbitzuan euskara batura ekarri dute testua.
Jacob Elordi 2026ko Oscar sarietarako izendatu dute, Gizonezko Antzeztaldeko Aktore Onenaren sailean
Sinners filmak markak hautsi ditu 16 izendapenekin eta Siratek Nazioarteko Film Onenaren izendapena jaso du. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira izen nagusiak.
Atletico San Sebastian danborradak Jose Ramon Soroiz omendu du
Atletico San Sebastian danborradak bere kideetako bat omendu du, Jose Ramon Soroiz aktorea, hain zuzen, Donostiako Zinemaldiaren azken edizioan Zilarrezko Maskorra jaso zuena. Gaur arratsaldean hunkituta jaso du elkartearen saria, eta ahalik eta ondoen ospatu du: upelen eta danborren doinuekin bat eginez.
Labayruk bizkaieraren gramatika sareratu du
Mendebaldeko euskararen ezaugarri morfologiko, sintaktiko eta ortotipografikoak batu eta sailkatu ditu fundazioak, “euskara darabilen edo euskaraz idatzi nahi duen edonorentzat”.
Otsailaren 7an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, 18 bertsolarirekin
Martxoaren 28an jokatuko den finalerako sei txartelak eskuratzeko, bi fasetan lehiatuko dira bertsolari arabarrak, eta guztira bost saio eta finala izango dira.