Legegintza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak Jabetza Intelektualaren Legea Kongresura bidali du

Werten arabera, helburua jabetza intelektualeko eskubideak kobratzeko elkarteen kontrola handitzea, legez kanpoko kopien aurkako borroka indartzea eta kopia pribatuaren kontzeptua berrikustea da.
MAM-eko argazkia: wert_
MAM-eko argazkia: wert_

Espainiako Gobernuak Jabetza Intelektualaren Legearen proiektua Kongresura bideratzea erabaki du gaur ministro kontseiluan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak proposatuta, Soraya Saez de Santamaria presidenteorde eta bozeramaileak iragarri duenez.

Saez de Santamariaren azalpenen arabera, teknologia berrien bilakaeraren, informazioaren gizartearen aurrerakadaren eta eskubideak kudeatzeko elkarteetako arazoen aurrean egin beharreko aldaketak dakartza testuaren bertsio honek: "Jabetza intelektualaren araudiari dagokionez egun dauzkagun arazo nagusiak konpontzeko balio du legearen eraldaketa honek", esan du.

Hartara, jabetza intelektualeko eskubideak kudeatzeko elkarteetan gardentasuna eta arau zuzenak bermatzeko mekanismoak indartuko dituzte eta eduki horiek erabiltzen dituztenen ordainketak "leiho bakarrean" batuko dira. Halaber, esparru digitalari arreta handiagoaz begiratuko zaio, kopia pribatuaren kontzeptua berriz arautuko da eta eduki-metatzaileei eta Interneteko bilatzaileei mugak jarriko dizkiete.

Santamariaren azalpenen arabera, azken puntu horren bidez, argitaletxeek eta albisteen egileek beren edukien erabilera batzuen truke kobratu ahal izatea bermatu nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X