EOS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iñigo Alberdik EOSeko zuzendari nagusi kargua utziko du

Alberdi 2006ko martxoaren 28an izendatu zuten zuzendari nagusi, German Ormazabal hamar urtez lanpostu horretan egon eta gero, eta "betetzat" eman du bere lanaldia.
18:00 - 20:00
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaritza utzi du Iñigo Alberdik

Karguan zortzi urte eman ostean, eta bere kontratuaren mugaeguna joan zen martxoaren 3a izanik, Iñigo Alberdi zuzendari nagusiak, berak hala erabakita, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buru izateari utziko dio.

Alberdik 2006ko martxoan hartu zuen bere gain zuzendaritza nagusiaren erantzunkizuna eta, kudeaketan zein egitasmo berriak martxan jartzen lan egin ondoren, betetzat eman du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzan emandako aroa.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Iñigo Alberdik kontratua denboraldia bukatu arte  luzatzea adostu dute, errelebua modu planifikatuan egin dadin.

2013ko balantzea

Iñigo Alberdiren kontratua luzatzea eta errelebua berresteaz gain, Administrazio Kontseiluak 2013ko jardueraren datuei oniritzia eman die. Guztira, 151 jarduera egin ditu Orkestrak, 6.793 abonaturentzat eta, guztira, 139.500 ikus-entzule izan ditu

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X