Ondarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alava jeneralaren ezpata Gasteizen da berriz

Bere izen-abizenen berri eman nahi ez duen herritar batek urrezko eta harribitxizko ezpata erosi zuen, eta Udalaren esku utzi du Arma Museoan erakuts dezan.
Espada General Álava jeneralaren ezpata
Espada General Álava jeneralaren ezpata

Gasteizko Udalak ezpata bat oparitu zion Alava jeneralari, hiria Jose Bonaparteren tropen erasoetatik eta arpilatzeetatik salbatu izana eskertzeko. Orain, haren egungo jabeak, arma enkante batean erosi zuen gizonak, Udalaren esku utzi du ezpata, Arma Museoan erakuts dezan.

Javier de Andres diputatu nagusiak iragarri duenez, toki egokia atondu eta berehala erakutsiko dute urrezko eta harribitxizko ezpata museoan.

De Andresen iritziz, “albiste bikaina da arabar guztiontzat” jabeak, doan, ezpata Arabako Foru Aldundiari utzi izana. “Alava jeneralari 1813ko guduaren ostean hiria suntsiduratik eta arpilatzeetatik salbatzeagatik Gasteizko hiriak zor dion esker ona irudikatzen du ezpata horrek”, De Andresen ustez.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X