Robin Williams aktorea zendu da, 63 urte zituela
Robin Williams aktore estatubatuarra gaur zendu da, 63 urte zituela, Tiburoneko (Kalifornia) bere etxean. Lehen ikerketen arabera, Marin konderriko agintariek jakinarazi dutenez, aktoreak bere buruaz beste egin du, eta bere logelan gerriko bat erabiliz urkatu du bere burua.
Izan ere, bere burua itota hil dela uste du Poliziak. Hala ere, gaur egingo diote autopsia eta Poliziak agerraldia egingo du kazetarien aurrean.
Azken asteotan "depresio gogor baten aurka" aritu da Williams, Mara BuxBaum bere bozeramaileak aditzera eman duenez. "Ustekabean galdu dugu", gaineratu du.
Susan Schneider bere emazteak esan du "bihotza birrindu" egin zaiola eta, senarra izateaz gain, bere "lagunik onena" ere bazela gaineratu du. Bere heriotzagatik ez ezik, Williams "milioika laguni eragindako barre eta zoriontasunagatik" gogoratzea eskatu du.
Uztailean, Minnesotako errehabilitazio zentro batean bere kabuz sartu zen, urtebetez lanean egon ondoren.
Kokaina eta alkoholarekin hainbat arazo izan ditu Robbin Williamsek 80. hamarkadatik. Urte askotan, menpekotasun horietatik urrun mantentzea lortu bazuen ere, 2006. urtean berriz erori zen.
Atzo ikusi zuten bizirik azkenekoz, Tiburon Kaliforniako herrialdeko bere etxean. Goizaldean, larrialdi zerbitzuei hots egin diete, aktorearen egoeraz ohartaraziz. Medikuak aktorearen etxera iritsi direnean, Williams arnasik eta konorterik gabe aurkitu dute eta, berehala, bere heriotza egiaztatu dute.
Orain, gertatutakoa ikertuko dute, nahiz eta, aurreneko zantzuen arabera, Williamsek bere buruaz beste egin duen.

Zine munduan ibilbide luzea izan du Robin Williamsek, 1998. urtean Oscar saria lortu zuen eta 5 Urrezko Globo ere eskuratu zituen. Oscar saria ‘Good Will Hunting’ filmeari esker lortu zuen.
1951. urteko uztailaren 21ean Chicagon jaioa, 'Happy Days' telesailean eman zituen bere aurreneko pausoak, 1974. urtean. Zinean, ‘Popeye’ izan zen bere lehen filma, 1980. urtean, baina hamarkada horretako bigarren zatira arte ez zuen ospea lortu.
’Good Morning Vietnam’ filmean egindako lanagatik Oscar Sarietan izendatu zuten 1988an, baina ez zuen lortu. 1990an eta 1992an ere bi izendapen izan zituen, ‘El club de los poetas muertos’ eta ‘The Fisher King’ filmeetan egindako lanengatik. 1998. urtean bai, Oscar Saria lortu zuen, ‘Good Will Hunting’ pelikulagatik.
Aurten "The Angriest Man in Brooklyn" komedia eta ‘Boulevard’ dramak estreinatu ditu, eta urte amaierarako "Merry Friggin' Christmas" eta ‘Night at the Museum’-en hirugarren zatia prest zituen. Horrez gain, telebistan ere aritu izan da azken hilabeteotan.
Robin Williams hainbat filmeengatik gogoratuko dugu, besteak beste "Awakenings" (1990), "Hook" (1991), "Aladdin" (1992), "Mrs. Doubtfire" (1993), "Jumanji" (1995), "Patch Adams" (1998), "Bicentennial Man" (1999) edota "The Butler".
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskal Museoko sarrera doakoa izango da abuztuaren 22tik 30era, Aste Nagusia dela eta
Bisitariek erakusketa erdi iraunkorra ikusi, Ra Asensiren "Uhinak" proposamen garaikidea ezagutu eta "Bilboko erraldoiak" erakusketa tradizionalaz gozatu ahal izango dute.
Juan Tamariz magoa hil da, 83 urte zituela
Mundu osoan zen ezaguna, kartomagian, hurbileko magian eta mentalismoan espezializatua zegoen, eta bere ikuskizunetan humorea erabiltzen zuen.
Adele, Raye, Sienna Spiro…: 15 urte Amy Winehouseren oinordekoaren zain
Duela 15 urte Camden Towneko bere etxean hilda aurkitu zuten Amy Winehouse; ordutik, Erresuma Batuko musikagintzak ez du haren parekorik aurkitu.
Bilbao Blues jaialdiak doako kontzertuekin beteko du Areatza
Uztailaren 24tik 26ra egingo den jaialdiaren bosgarren edizioak Travellin' Brothers Bizkaiko taldeari emango dio urteko saria.
Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandez, Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen eguneko izar distiratsuenak
Alcalá Norte taldearen kontzertu ezustekoak eta Calvin Harris, FKA twigs eta Dani Fernandezen emanaldiek Bizkaiko hiriburuan hiru eguneko musikari hasiera eman diote. Milariek nazioarteko izenekin, tokiko talentuarekin eta Kobetamendiko publikoa harritu duen ezusteko emanaldi batekin gozatu dute.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aurora Beltranek Vianako Printzea Kulturaren Saria jaso du
Aurora Beltran abeslari nafarrak jaso du gaur 2026ko Vianako Printzea Kulturaren Saria, Los Arcosen, "hegan egin nahi izan duten eta, agian, ezin izan duten edo utzi ez dieten emakume guztiei eskainita".
Sortzaile, ekoizle eta plataformak batuko ditu Podcast Geltokia jaialdiak
Ostegunetik, hilak 28, hasita, Tabakalera Donostiako zentroak Podcats Geltokia audioaren jaialdiaren lehen edizioa hartuko du. Hiru egunez, audioaren munduan lanean ari diren eragileak bilduko ditu Tabakalerak eta EITBk bultzatu duten topaguneak.
Iruñeko Katedralak Valentinoren 25 pieza ezezagun ditu ikusgai
'Indito Valentino' erakusketak diseinatzaile italiarraren goi-mailako 25 pieza ezezagun bildu ditu lehen aldiz Iruñeko Katedralean. Inoiz erakutsi ez den bilduma baten parte dira lanak, eta Valentinoren nortasun-ezaugarri ezagunenetako batzuk erakusten dituzte eta erakusketa ekainaren 21era arte egongo da ikusgai.
GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean
20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.