Ordu erdiko atalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Woody Allen bere lehen telesaila prestatzen ari da Amazonentzat

Newyorktar zuzendariak, bere ohiko estiloan, oraindik “ideiarik” ez duela eta konpainiako presidenteordeari “damutu” egingo zaiola adierazi du.
Woody Allen
Woody Allen

Woody Allen ere telebista mundura lerratuko da. Amazon Studiosek oscardun zuzendaria fitxatu du, eta, ondorioz, honek bere lehen telesaila idatzi eta zuzenduko du, konpainiarentzat.

Fikziozko lanak ez du oraindik izenbururik, baina datu batzuk jakinak dira dagoeneko: ordu erdiko atalak izango ditu, eta denboraldi oso bat egiteko hitzarmena sinatu dute dagoeneko Amazonek eta Allenek, ‘Variety’ aldizkariak argitaratutakoaren arabera,

Woody Allenek atal guztiak idatzi eta zuzenduko ditu, eta telesaila Amazon Prime Instant Videon soilik ikusi ahalko da, AEBn, Erresuma Batuan eta Alemanian.

“Woody Allen sortzaile bidegilea da, eta inoizko film onenetako batzuk berak egin ditu. Ohorea da guretzat, bere lehen telesailean ondoan izatea”, esan du Roy Price Amazon Studioseko presidenteordeak.

“Annie Hall-etik hasi eta Blue Jasmine-ra arte, Woody amerikar zinemagintzaren abangoardian egon da, eta pozarren gaude bere lehen telesaila datorren urtean Prime Instant Videon estreinatuko dugulako”, esan dute ohar batean Amazoneko arduradunek. Allenek, bestalde, hau esan du: “Ez dakit nolatan sartu naizen honetan. Ez daukat ideiarik eta ez dakit seguru nondik hasi. Nire ustez, Roy Priceri damutu egingo zaio”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X