Azkue
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskaltzaindiak artxibo-funtsen katalogoa jarri du sarean

Erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970); hainbat euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuen funtsak; eta ikus-entzunezko artxiboaren funtsak jasoko ditu.
Andres Urrutia, Euskaltzaindiaren lehendakaria.
Andres Urrutia, Euskaltzaindiaren lehendakaria. Argazkia: UNAV

Euskaltzaindiak zaintzen dituen artxibo-funtsen katalogoa herritar guztien eskura jarri du sarean, erakundearen webgunean. Katalogo horretan hiru motako funtsak biltzen dira: erakundearen beraren administrazio artxiboa (1919-1970); hainbat euskaltzain edo euskaltzaleren artxibo pribatuen funtsak; eta ikus-entzunezko artxiboaren funtsak.

Akademiaren funtsak Azkue Biblioteka eta Artxiboan zaintzen eta kudeatzen dira. Orain arte, Akademiaren webgunean katalogo bakarra zegoen kontsultagai: Azkue Bibliotekaren Katalogoa, hots, Euskaltzaindiaren bibliotekaren liburu eta aldizkarien katalogoa. Hemendik aurrera, aldiz, Akademiaren Artxiboaren Katalogoa ere ikusi ahal izango da.

Aurkezpena Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Pruden Gartzia Azkue Biblioteka eta Artxiboko zuzendariak egin dute gaur goizean, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gaztelurrutia: “Bisitari fidelak edukitzea eta bi heren 45 urtez azpikoak izatea dira arrakastaren gakoetako bi”

2025eko Durangoko Azoka bukatu berritan, ETBri emandako lehen balorazioan pozik agertu da Beñat Gaztelurrutia Gerediaga Elkarteko kudeatzeailea. Jendetza ibili dela nabarmendu du, baina erosoa izan dela bai sartzea baita bertan zehar ibiltzea ere. 2026ko Azokak 5 egun izango dituela aurreratu du, eta etorkizuneko erroka kulturaren jaialdi gisa sendotzea izango dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X