Euskadiko Orkestrak “Ederra eta piztia” eskainiko du otsailean
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) eta Biarritzeko Malandain Balletak “Ederra eta piztia” dantza ikuskizuna prestatu dute, La belle et la Bete ipuin klasikoaren moldaketa berri bat. Donostiako Kursaalen taularatuko dute otsailaren 3an eta 4an, eta honakoa hilabete osoan egongo diren ekitaldien adibide bat besterik ez da. Izan ere, Donostia 2016k kultur jarduera ugari prestatu ditu urte osoan zehar.
Ainars Rubikis-en zuzendaritzapean, Thierry Malandain-ek Txaikovskiren bosgarren eta seigarren sinfonietako pasarteak erabili ditu koreografia prestatzeko. Otsailean eskainiko duten ballet neoklasiko honek ez du zerikusirik orain arte egin diren beste interpretazioekin, eta soilik Jean Cocteauk egindako irakurketaren ildo nagusiak jarraitu ditu.
Kasu honetan izatearen dualtasunean oinarritzen da dantza ikuskizuna, edertasunaren eta itsustasunaren inguruan dagoen gatazkari erreparatuz. Gauzak horrela, Ederrak gizakiaren arima islatzen du, eta Piztiak, aldiz, bizi indarra eta senak ordezkatzen ditu, Malandain-ek idatzitako kontzeptu-oharrak jasotzen duen bezala.
Bestalde, hilaren 20an “Altzoko handia” haurrentzako operaren estreinaldia izango da Donostian. Erraldoitasunak eragindako gizonezko bat izan zen Migel Joakin Elizegi, eta XIX. mendearen erdialdean ezagun egin zen Europa osoan. Operak, musikak eta txotxongiloek bat egiten dute lan horretan.
Halaber, otsailaren 21ean, Musikeneko Orkestra Sinfonikoak “Schreiben” lanaren emanaldia eskainiko du. Kontzertua doakoa izango da, eta Helmut Lachenmannen lana ezagutzera ematea du helburu.
Hausnarketa
Abenduaren 2tik 13ra bitartean, XXI. mendeko erronka nagusiei aurre egiteko asmoz, mahai-inguruak eta hitzaldiak prestatu dituzte. Era berean, “EUSkarriak” izeneko proiektuak Europako errealitate linguistikoaren eta euskararen inguruan hausnarketak bideratuko ditu. Gainera, hiri osoan ikusiko dira ondorioztatutako ideia horiek guztiak, gutxien espero dugun moduetan.
Donostia 2016ren balioak gogora ekarriz, hamaika gaztek bizi nahi duten etorkizunaren inguruko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Bertan jasotzen diren ideia guztiak aztertu ostean, erantzun bakarra aurkeztuko dute, artelan batean islatuko dena. Ekimenaren helburu nagusia beren ingurunean bizikidetza sustatzea da.
Musika
Bill Ryder Jones abeslari ingelesaren eta Perlak euskal taldearen jarraitzaileek data garrantzitsu bat dute datorren otsailaren 7an, Zorroagoko elizan. Kontzertu horiek “Music Box” jaialdiaren parte izango dira.
Erakusketak
“Hiesaren krisia”-ren inguruko praktika estetiko eta performatiboak eta esperientzia kolektiboak kartografiatzea du xede, 80ko hamarkadatik gaur egun arte. Denbora horretan ekoiztutako materiala apirilean aurkeztuko dute, Tabakaleran egingo den erakusketa batean.
Halaber, “Tira-birak” erakusketak gure gizartea modu satirikoan islatu duten binetak biltzen ditu. Kasu honetan, 70eko hamarkadaren amaieratik gaur arte izandako bilakaera islatuko da egunkarietako bineten eta tiren bitartez.
Gastronomia
“Time Machine Soup” jardunaldiari esker bertaratutakoek Europako historia hobeto ezagutzeko aukera izango dute zoparen bitartez. Tabakaleran izango da, otsailaren 11n, 12an, 13an, 19an, 20an eta 21ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko Euskalduna Jauregiak 8,8 milioi baino gehiagoko diru-sarrerak lortu ditu 2025ean
Iaz egindako 731 ekitaldietatik, 346 kultura arlokoak izan ziren, eta 385, kongresu profesionalak. Kongresuen fakturazioaren % 31 nazioarteko ekitaldietatik dator.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege-proiektuaren zirriborroa aurkeztu du
Kultur sistema “antolatzea, koherentzia ematea eta sendotzea” da lege egitasmoaren helburua. Alegazioen epea martxoaren 20an irekiko da, “sektore kulturalaren, erakundeen eta herritarren ekarpenak jasotzeko”.
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
"Carne y arena" murgiltze esperientzia, gaurtik aurrera EITBren Bilboko egoitzan
Berez, joan den astean zen zabaltzekoa, baina, arrazoi teknikoak tarteko, atzeratu egin behar izan dute. Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagilearen instalazioa bisitatzeko sarrerak EITBren webgunean eskuratu ahal dira.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
EITBren "Super Manterola" komedia berria grabatzen ari dira
Anjel Alkain, Iker Galartza eta Aitziber Garmendia daude aktoreen artean. Karmelo eta Luixito anaiak dira, biak mutilzaharrak, eta Bakartxo ilobarekin batera, Super Manterola dendaren ardura dute. Azpeitiko Erdi kalean grabatzen ari dira eta, oraindik emisio egunik zehaztu ez bada ere, barre-algarak egin egingo ditugu.
Korrikaren lehen kilometroak Parisen, aldarrikapenez beteta
Dozenaka lagunek hartu dute parte Korrikaren lehen kilometroetan, Parisen, eta Euskal Etxearen 70. urteurrena ere ospatu dute, besteak beste, Frantziako Estatuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.
“Los domingos”ek goya jo du
Alauda Ruiz de Azuaren pelikulak film onenaren, zuzendari onenaren, gidoi onenaren, emakumezko aktore protagonista onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak irabazi ditu Goya sarien 40. edizioan. Jose Ramon Soroizek gizonezko aktore protagonista onenaren saria jaso du, Maspalomasen egindako lanagatik, eta euskal zinemak zortzi sari bereganatu ditu guztira.
'Yellow Letters' filmak lortu du Berlinaleko pelikula onenaren Urrezko Hartza
Turkiako agintariek artista bikote baten aurka duten zentsurari buruzkoa da Ique lker Çatak zinemagile turkiar-alemaniarraren filma.