Stop War festibala doan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bob Geldof eta Nick Lowe Stop War Festibalean egongo dira martxoan

Jaialdia martxoaren 25etik 27ra ospatuko da eta kontzertu guztiak doakoak izango dira. Donostia 2016ren baitan ospatuko da, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarria egiteko.

Bob Geldof musikari irlandarrak eta Nick Lowe baxu-jotzaile britainiarrak Stop War Festibalean parte hartuko dute. Jaialdi horrek musikari lokalak eta nazioartekoak bilduko ditu, bakearen eta elkarbizitzaren aldeko aldarria egiteko. Stop War Festibaleko kontzertuak Maria Kristina zubian izango dira, martxoaren 25etik 27ra, eta urte osoan zehar ekintza gehiago egongo dira, Donostia 2016ko balioak sustatzeko.

Martxoaren 25ean, Gose taldea arituko da oholtza gainean, eta, ondoren, Bob Geldof igoko da Maria Kristina zubiko agertokira. Bestalde, martxoaren 26an, musikari britainiarraren txanda izango da, baina aurretik Anari abeslari eta konpositore azkoitiarrak berotuko du giroa. Emanaldiak doan izango dira, eta 21:00etan hasiko dira.

Kontzertuez gain, Stop War Festibalak parte hartzea eta hausnarketa bultzatzeko topaketak antolatu ditu, gerraren kontra sentsibilizatzeko eta hezkuntzaren garrantziaz ohartarazteko. “Insert Change” jarduerak, esaterako, giza eskubideen inguruko pentsamendu kritikoa sustatuko du bideo-jokoen bitartez. Gainera, hilabete osoan zehar kulturari eta 2016ko balioei buruzko telesaio bat aurkezteko epea irekita egongo da.

Herri zahar, andre berri” erakusketak, berriz, emakumeek tokiko tradizioetan izan duten papera azalduko du, eta euskal gizarteak horren inguruan izandako ikuskera erakusten du.

Naturaren eta kulturaren arteko lotura estutzeko asmoz, “2016 bidea” ekimenak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa zeharkatuko ditu 32 etapatan. Martxoaren 27tik urriaren 30era izango da hori.

Poesiaren ibilaldia

Hiriaren hainbat tokitan (poetak jaio ziren eraikinak, biltzen ziren tokiak etab.), poesia bat irakurriko da. Gainera, herritarrek gune horiek zein diren jakiteko aukera izango dute QR kodeen bitartez. Esther Ferrer artistaren eskutik, poesiaren ibilbideak Poesiaren Munduko Eguna ospatuko du Donostiako kaleetan.

Sexualitatea

DSSirez” mugimenduak erotismoaz bost zentzumenen bitartez gozatzeko deia egiten du. Horregatik, hiriko auzoetara gerturatuko dira gure artean hedatu diren mito eta sinesmen faltsuak argitzeko.

Dantza garaikidea

Martxoaren 14an, Sasha Waltz & Guests Berlingo konpainiaren azken lana ikusteko aukera egongo da, Kursaal jauregian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X