Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alan Rickman aktore britainiarra zendu da

'Harry Potter' sagako pelikuletan Severus Snape irakaslearenak egiteagatik ezaguna.
Alan Rickman, 2014ko Torontoko Nazioarteko Zinema jaialdian. EFE
Alan Rickman, 2014ko Torontoko Nazioarteko Zinema jaialdian. EFE

Londresen jaiotako Alan Rickman aktore britainiarra hil da minbiziak jota, 69 urte zituela. Hala eman du jakitera bere familiak gaur.

Jendarteak, batez ere, Harry Potter sagako pelikuletan Severus Snape irakaslearenak egiteagatik ezagutzen du. Bere ibilbidean zehar ia 70 lan egin zituen kameren aurrean, eta Urrezko Globo bat irabazi zuen Rasputin miniseriean egindako paperarengatik.

188an egin zen ezaguna nazioartean, Die Hard pelikulan Hans Gruber gaizkilearenak egiten. Film horretan Bruce Willisekin batera jardun zuen.

Rickman falleció meses antes del estreno de su nueva película titulada Eye in the sky, un "thriller" en el que ha trabajado junto a los actores Helen Mirren y Aaron Paul. También había terminado de rodar otra película, Alice Through The Looking Glass, que será estrenada a finales de año.

Rickman bere azken bi filmak estreinatu aurretik hil da: bata, Eye in the sky (Helen Mirren eta Aaron Paulekin batera filmatutako lana), eta, bestea, Alice Through The Looking Glass, urte bukaeran ikusi ahalko dena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X